Baiona
Avironek sailkapeneko lehenengoa hartuko du Jean Dauguer zelaian
J.L. | BAIONA
Aviron Baionakoak sailkapeneko lehen taldea hartuko du Jean Dauguer zelaian. Stade Toulosain izango da bisitari gaur Lapurdiko hiriburuan, 18.30etik aurrera jokatuko den norgehiagokan. Partida oso zaila izango dute zuri-urdinek, baina euskaldunak oso indartsu daude etxean, eta garaipena erdiesteko itxaropen osoa dute. Tolosak Dusatoir, Elisalde, Souvet eta Heyman taldean izango ditu, baina ez Jauzion eta Perugini. Avironen, Gerber, Tewhata eta Massebau bakarrik izango dira jokatu ezinik.