GARA > Idatzia > Hemeroteka

LE JOURNAL J. L. Davant 2008/3/5

Kosovo

Kosovoren independentziaz bozten gira eüskaldün abertzaleak, arrazu osoz. Nola eta zeren ardietsi düan badakigü: lehenik Serbiatik bereizi nahi zirelakoz jente haboroxeak (%90); bigerrenik OTANak eta Europako Batarzünak hortaratzen lagüntü beitütüe armen indarraz eta diplomaziaren bermeaz. Haatik lehen ütürria zoin izan den : Jugoslaviako Estatü federala desegiten hasi zen 1991an, eta bata bestearen ondotik, Serbia salbü, eslaviar Estatü txipi güziak baztertü zeitzon (...).

Arren, eslaviarrak joanez geroz, apentzia eta ganore güti züan Serbiaren peko egon ledin Kosovo eskualdea.

Eüskal Herriaren aldia noizko? Iparraldean oso nekez ikusten düt, lehenik hebenko jente haboroxea errotik frantziarra beita.

Hegoaldean noizbait agitü beharra dela üdüri zait. Haatik mementoko, xantza güti düke. Ikus dezagün azken hogei urteetan nola sortü (edo arrapiztü) den Europan estatü txipi andana ederra : Sobiet Batarzünak eta Jugoslaviak leher egin düelarik. Uste düt ber gisan eüskal Herriaren eta Estatü gabeko beste nazioneen osoki libratzeko, berheineko kanbiamen geo-estrategiko bat beharko dela. Noiz nahi agitzen ahal da, oraiko diharü joküekin bereziki. Min eginen deigü guri ere. Nola presta, batetik horri ihardokitzera, bestetik hortaz baliatzera? Abertzale lana egün oroz eginez gure leküan, eraikuntza nazionala zolatik hasten beita, ez hegatzetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo