GARA > Idatzia > Euskal Herria

Pirritx eta Porrotxek Kilometroak jaialdiaren aldeko ikuskizuna eskaini dute Tolosan

GARA |

Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunek emanaldia eskaini zuten atzo arratsaldean Tolosako Leidor aretoan, aurtengoan Iruran ospatuko den Kilometroak ikastolen aldeko jaialdirako dirua biltzeko helburuarekin.

Tolosako Leidor zinema aretoak hartu zuen ekitaldia. Pailazoek «Eskerrik asko» lan berria antzeztu zuten ehunka haur eta gurasoren aurrean. Bi saio egin zituzten, 17:00etan eta 19:00etan, eta batean zein bestean, zinema aretoa ikusleez gainezka egon zen.

Emanaldirako sarrera guztiak jadanik ekitaldia ospatu baino astebete lehenago saldu zituzten antolatzaileek. Euskal Herriko pailazo ezagunenen ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago, ume eta guraso asko areto aurrean bilduta zeuden jada, pailazoak ikusteko irrikitan.

Arropa erakusteka

Hala, Pirritx eta Porrotx pailazoek eskainitako emanaldia ikustera hurbildu ziren umeek ekitaldian bertan parte hartzeko aukera ere izan zuten.

Horretaz gain, Kilometroak jaialdiaren logotipoarekin salgai jarri den udaberriko eta udarako arroparen erakusteka ere egin zen ekitaldi horretan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo