GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira | Euskal Herrikoa

Badaiotz taldeak lortu du aurtengo lehenengo txapela

Arabarrek esku-eskura zuten 480 kilotako lehen postua, eta azkeneko jardunaldian ere nagusi izan dira, eta aurreikuspenak bete dituzte

p058_f01_148x116.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Badaiotz taldeak jantzi du denboraldi honetako lehenengo txapela nesketan, 480 kilotan bakarrik jokatu da, Arabarrak ziren faborito, eta ez dute hutsik egin. Lehen bi jardunaldiak irabazita zeuden, eta azkenekoan ere, nahiz eta txapela ia segurtatuta izan, ez zuten hutsik egin.

Jon Lapazaranek zuzentzen duen taldeak, azkeneko jardunaldian ere irabazi egin zuen, eta jardunaldiko proba guztiak bereganatu zituen. Beti Gazte mendean hartu zuten, baita Girizia ere, eta azkeneko jardunaldiko ekinaldia irabazteaz gain, txapela ere segurtatu egin zuten garaipen horrekin.

Bigarren posturako ere ez zen aparteko lehiarik izan. Lehen bi jardunaldietan Beti Gazte izan zen postu horretan, Badaiotzekin galdu, eta Girizia mendean hartuta, eta azkeneko jardunaldian ere emaitza errepikatu egin zen, eta bigarren postua ziurtatuta utzi zuten.

Giriziako taldea bere zaleen aurrean aritu zen lanean, baina oiartzuarrek ezin izan zuten lehen bi jardunaldietako lana hobetu, eta azkeneko postuarekin konformatu behar izan zuten, ekinaldiko bi probak galdu egin baitzituzten.

Sailkapen nagusia honela geratu da: Badaiotz izan da txapeldun, 9 punturekin; bigarren geratu da Beti Gazte, 6 punturekin; eta hirugarren eta azken postuan Girizia geratu da 3 punturekin.

Abadiño

560 kilotan, bigarren jardunaldia jokatu zen, eta berriro ere Abadiño nagusi izan zen. Bizkaitarrak beste guztien gainetik agertu dira pisu guztietan, eta hemen ere ez zuten hutsik egin. Lehen jardunaldian nagusi izan zen, eta bigarrengoan ere gauza bera egin zuen.

Bizkaitarrak faborito ziren Oiartzunen jokatutako saioan, eta ez zuten hutsik egin, eta pisu honetako txapela ere ia segurtatuta utzi zuten. Berdeek saioko tiraldi guztiak aparteko arazorik gabe irabazi zituzten, eta lehen postua lortu zuten, eta beste bi taldeekiko zuen aldea gehitu egin zuen. Azkeneko jardunaldian lan handia egin beharrik ez dute izango txapela janzteko.

Bigarren posturako lehia handia iragartzen zen. Lehen jardunaldian berdinduta amaitu zuten Berriozarrek eta Amaiurrek. Biek bizkaitarrekin galdu egin zuten, eta elkarren aurkako deman berdinean amaitu zuten, baina bigarrengoan ez zen horrelakorik gertatu.

Oraingoan Berriozarrek bi tiraldiak irabazi egin zikion Amaiurri, eta bigarren postua lortu zuen. Abadiñorekin galdu arren, Amaiur mendean hartu ostean, bigarren amaitzeko modua egin zuten, nahiz eta sailkapen nagusian postu hori oraindik ez duen segurtatu. Azkeneko postuan Amaiur geratu zen, bi tiraldiak galdu ostean.

Sailkapen nagusia, honela geratzen da bi jardunaldi jokatu ostean, Abadiño doa lehen postuan 6 punturekin. Bigarren postuan, Berriozar dago orain, 3,5 punturekin, eta azkeneko postuan Amaiur geratzen da, 2,5 punturekin.

Euskal Herriko Txapelketa amaitzeko jardunaldi bat besterik ez da geratzen, baina dena erabakita dago. Mutiletan lau pisu jokatu dira, eta aurreko hirurak Abadiñok irabazi ditu, eta azkenekoa ere beraiek lortuko dute, nahiz eta azkeneko jardunaldian lan onik ez duten egin, ez baitute horretarako beharrik, baina, hala ere, alde handi samarra dago gainerakoen artean. Nesketan, pisu bakarra jokatu da, eta Badaiotz zen faboritoa, eta beraiek irabazi dute.

Aurretik iragartzen ziren taldeak ari dira nagusitzen

Goma gaineko sokatira txapelketa amaitzeko jardunaldi bat besterik ez da geratzen, baina ez da inongo ezusterik izan. Orain arte iragartzen ziren taldeek lortu baitituzte txapelak.

Mutiletan, Abadiño zen irabazteko faborito nagusia, eta hiru txapel jantzi ditu jadanik, eta laugarrengoa ere esku-eskura dauka.

Nesketan, Badaiotz taldea zen irabazteko faborito nagusia, eta hauek ere ez dute hutsik egin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo