GARA > Idatzia > Mundua

Tadic presidenteak ontzat eman du Serbiako Gobernua desegitea

Parlamentua desegin eta hauteskundeak deitzeko Vojislav Kostunica Serbiako lehen ministroak egindako proposamena gaur aztertuko du Kabineteak. Boris Tadic presidenteak, jada, oniritzia eman dio proposamenari. Hala, aurki berriz hauteskundeak izango dira Serbian.

p033_f01_199x108.jpg

GARA |

Lehen ministroak «ezin du Gobernua gidatu» eta «hauteskundeak deituko ditut», iragarri du Boris Tadic Serbiako presidenteak, Vojislav Kostunica gobernu-buruak proposamen hori egin eta biharamunean.

Parlamentua desegiteko eta berehala hauteskundeak deitzeko Kostunicaren proposamena gaur bertan aztertzekoa zen Kabinetearen ezohiko bilera batean. Bertan esertzen dira Kostunikaren DSS alderdiko, Tadicen DS alderdiko eta beste bi alderditako kideak (G17 eta LDP, biak liberalak eta europarzaleak).

Kosovoren independentziaren inguruan Gobernu barnean sortzen diren tirabiretan oinarritu zuen Kostunicak bere proposamena.

Tadicek, ostera, Kosovoko auzia aipatu ere ez du egin proposamen honi oniritzia ematean. «Nire ustean, Gobernuak ez du jarrera bateratu bat Serbiaren eta bertako biztanleen etorkizun europarra eta ekonomikoa aztertzerakoan».

Tadic ere Kosovoren independentziaren kontrakoa da, baina Europar Batasunera hurbiltzea ezinbestekotzat jotzen du. Kostunicak dioenez, ordea, EBeko kide indartsuenek eta orohar gehienek Kosovoren independentziaren alde egin izanak Serbiaren urruntzea dakar.

Bi alderdien arteko desadostasunak «hain handiak bilakatu direnez, ezinekoa zaie dagoeneko, elkarrekin lanean jarraitzea», ondorioztatu du Dejan Vuk Stankovic adituak.

Gaurko ezohiko batzarraren emaitza gorabehera, Tadicen oniritziak hauteskundeak laster burutu ahal izatea bermatuko luke. Aurka azaldu izan balitz, Kostunicak bere kargua uztea beste aukerarik ez luke izango eta, maiatzean udal hauteskundeak deituta daudela kontuan hartuta, hauteskunde orokorrak atzeratu egin beharko lirateke.

Hutsunea

Edonola ere, bi hilabetetako hutsune instituzionala biziko da Serbian. Gobernuak eguneroko auzi arruntak baino ezin izango ditu jorratu. Printzipioz ezin izango da epe horretan Bruselarekin inolako akordiorik sinatu.

Bruselak Elkarlanerako eta Egonkortasunerako Akordioa (EBean sartzeko aurreakordioa) sinatzeko proposatu dio Serbiari. Tadic presidenteak horrelako akordioa sinatzeko ahalmena baduela dioenik ere bada.

Susmoak susmo, berriz ere hauteskunde garrantzitsuen atarian daude serbiarrak. Hilabete ere ez da presidentziarako bigarren itzulia burutu zenetik. Orduan, Tadic Mendebaldezalea alde txikiarekin gailendu zitzaion Tomislav Nikolic SRSko hautagaiari.

SRS da Serbian lehen indar politikoa, eta ziur oraingo honetan emaitza onak izango dituela. Eta Kostunicak, berriro ere, SRS eta Tadicen DS alderdiaren artean epaile-eginkizuna bete dezake. Epaile maltzurrarena.

EB ETA EKONOMIA

Tadic presidentearen iritziz, Kostunica lehen ministro eta bere kide ohiarekin duen desadostasunen oinarria ez da Kosovo, etorkizun «europarra» eta politika ekonomikoa baizik.

Primer panel de bienvenida a la República de Kosovo

El primer ministro de Kosovo, el ex líder guerrillero Hashim Thaçi, inauguró ayer un primer panel con el nombre del nuevo Estado en la frontera con Serbia.

«Este panel simboliza la frontera entre el nuevo Estado de Kosovo y divide el pasado y el futuro, el aislamiento y la apertura en una perspectiva integradora», aseguró Thaçi al inaugurar el panel.

«Bienvenido a la República de Kosovo», reza en albanés, serbio e inglés el panel inslalado en el puesto fronterizo de Merdare.

El primer ministro kosovar señaló que las fronteras significan hoy día «la edificación de relaciones amistosas» entre los países.

«El reconocimiento de esta frontera por parte de nuestro vecino serbio será significativo para su futuro europeo», añadió.

Este mismo puesto fronterizo de Merdare fue escenario el 21 de febrero pasado de un ataque de un grupo de 300 veteranos de las milicias serbias para protestar contra la independencia de Kosovo, cinco días después de su proclamación. Varios puestos fronterizos fueron atacados los primeros días. GARA

KOSOVO

Thaçi Kosovoko lehen ministroaren ustean, Kosovorekin zerikusi zuzena du Serbiako demokratizazio prozesuak. Zegokion garaian Milosevic erori zen moduan, oraingoan Kostunica erori da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo