GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Elecciones en Euskal Herria

Normaltasunaz mozorrotu nahi izan duten salbuespenezko hitzordua

Hauteskundeak normaltasun osoz egin zirela irudikatzen saiatu ziren komunikabide eta ordezkari gehienak. Hala ere, errealitateak ez zuen zalantzarako tarterik utzi. Protesta, sabotaje eta ekimen ezberdinek salbuespen egoeran buruturiko hitzordua izan zela gogoratu baitzuten.

oihana3.jpg

O. LLORENTE.- K. PETRALANADA .- A.V. MENDIZABAL- M. ALTUNA.

Indar polizialen presentzia esanguratsua izan zen Hego Euskal Herri osoan zehar eta abstentzioaren alde burututako ekimenetan parte hartu zuten herritarren aurka mehatxuak, identifikazioak, kargak eta atxiloketak egin zituzten hainbat herritan.

Nafarroako Foruzaingoak 22 urteko Hodei Ijurko gaztea Iruñean atxilotu zuen atzo goizaldean polizien autoari molotov koktelak jaurtitzea leporatuta Gobernu espainolaren ordezkaritzak Nafarroan ziurtatu zuenez. Gaztea polizia etxera eraman zuten eta bertan izan zen goiz erdian, haren gurasoen etxea, Iturramako auzoan kokatzen dena miatzera joan ziren arte. Hala, foruzainek hiru ordu eman zituzten pisua miatzen eta bertatik hainbat objektu pertsonal eta ordenagailu bat eraman zituzten.

Askatasunak salatu zuenez, Ijurkok sendagileen zaintza jaso behar izan zuen kolpe baten ondorioz buruan zauria egin baitzioten eta hortaz, bederatzi puntu eman behar izan zizkioten zauria ixteko. Gainera, bere konfidantzazko abokatuak egiaztatu ahal izan zuenez, gazteak ubeldura anitz zituen gorputz osoan. Hala, gazteak bere konfidantzazko abokatuarekin hitz egiteko aukera izan zuen eta bihar Madrilgo Audientzia Nazionalera eramango dute.

Ertzaintzak ere bederatzi pertsona atxilotu zituen Plentzian hautesleku baten ondoan abstentzioaren aldeko elkarretaratzean parte hartzen ari zirela. Pankarta zabaldu eta gutxira, dozena bat ertzain baino gehiagok pankarta kendu eta bertan zeuden lagunei identifikatzeko eskatu zieten, baina horiek uko egitean atxilotu egin zituzten.

Neguriko ertzain etxera eraman zituzten, eta arratsaldean aske utzi. Herrizaingo Sailak «desobedientzia larria» leporatuko ziela adierazi zuen.

Gasteizen berriz, eguerdi aldera pertsona bat atxilotua izan zela adierazi zuten Luis Delgado ikastetxeko hauteslekutik gertu afixak jaurti izana leporatuta.

Identifikazioak

Ertzaintza, Polizia espainiarrak eta Guardia Zibilak ehunka herritar identifikatu zituzten egun osoan zehar, eta askori hauteskunde delituak leporatu zizkieten. Nafarroan bakarrik, berri agentziek adierazi zutenez, 32 pertsonen aurka jarri zituzten salaketak hauteskunde delituak egotzita.

Zangozan guardia zibilei mehatxuak egin izanaz akusatu zituzten. Iruñean 17 pertsona salatu zituzten abstentzioaren aldeko esku orriak banatzeagatik. Burlatan ostera, 13 pertsona identifikatu zituen Polizia espainiarrak salbuespen egoeraren aurkako kamisetak eramateagatik, eta bozkalekuetara hurbilduz gero, atxilotu egingo zituztela esan zieten.

Bilbon auzo ezberdinetan burututako ekimenetan hainbat izan ziren identifikatuak izan ziren pertsonak. Deustun esku orriak botatzen ibili ziren bederatzi pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak. Indautxun (6), Iralan (3) eta Uribarrin (3) ere agiriak eskatu zizkieten.

Foruan lau pertsona identifikatu zituen Polizia autonomikoak arratsaldean abstentzioaren aldeko pegatinak ilegalak zirela esanez, eta hauteskunde delitua leporatzearekin mehatxatuz. Azaldu zutenez, tentsioa eta bultzakadak egon ziren ertzainengatik. Bermeo (5), Gernika (5) eta Kortezubin (2) ere herritarrak identifikatuak izan ziren.

Mungian ere egoera bera bizi izan zen, eta ertzainek 15 pertsonari agiriak erakusteko eskatu zien. Gainera, sei pertsona bozklekura sartu ziren abstentzioaren aldeko pankartekin, eta azaldu zutenez EAJren ordezkariek ertzainei deitzeko eskatu zuten, eta agertu zirenean kanporatu egin zituzten.

Getxon 15 lagun identifikatuak izan ziren abstentzioaren aldeko esku orriak banatzen ari zirela. Leioan beste sei eta Larrabetzun, berriz, manifestazioa egiten saiatu ziren, baina ertzainen furgoia agertu eta hiru pertsona identifikatu zituzten.

Santurtzin kalekoz jantzitako poliziek borra ilegalak erabiliz, hiru pertsona identifikatu zituzten esku orri ilegalak banatzen zituztela esanez.

Lekeition presentzia poliziala izugarria izan zela adierazi zuten, eta lau pertsona identifikatu arazi zituztela. Berriatuan ere gazte bat identifikatu zuten ertzainek.

Gipuzkoan ere, Oreretan (15), Pasai Antxon (10), eta Antzuolan (4) identifikatuak izan ziren hainbat herritar. Donostiako Intxaurrondo auzoan kotxe karabana egiten ari ziren 16 pertsona identifikatu zituzten eta diligentziak irekiko zizkietela esan zieten hauteskunde delitua egotzita. Eskola baten aurrean zeuden sei pertsona identifikatu zituen ertzaintzak, eta ondoren miatu egin zituzten goitik behera. Grosen bost pertsona identifikatu zituzten pegatinak eramateagatik eta Egian bederatzi lagun ikastola aurrean txilibituekin egoteagatik.

Kargak

Polizia autonomikoak 50 pertsona bildu zituen elkarretaratzea sakabanatu zuen kolpeka. Gainera, EAE-ANVko zinegotzi bat identifikatu zuten, eta hauteskunde delitua egotziko ziotela adierazi zioten.

Beste pertsona bat ere atxikita izan zuten argazkiak egiten ari zelako, eta identifikatu ondoren aske utzi zuten. Herriko alkatea ezkutuarekin jo zuten bi aldiz aurpegian, eta azalpenak eskatzen hasi zenean, ertzainek harrokeria handiz esan zioten, besteak beste, ea alkatea izateagatik munduko erregetzat zuen bere burua.

Sestaon eta Balmasedan ere Polizia autonomikoa herritarren kontra oldartu zen.

Atarrabian berriz 30 pertsona bildu ziren independentziaren aldeko kartelekin bozkaleku baten ondoan, baina Polizia espainiarrak bitan kargatu zuen herritarren aurka. Pertsona batzuk kolpatuak izan ziren, eta elkarte batean ezkutatu ziren, baina polizia haien atzetik joan zen, eta elkartearen atea kolpatuz, sartzen saiatu ziren.

Iruñeko Txantrea auzoan 50 lagunek herri hamaiketakoa egin zuten Mariana Sanz eskolaren aurrean. Udaltzainak eta Polizia espainiarrak agertu ziren eta jendearen aurka oldartu ondoren 12 pertsona identifikatu dituzte eta bati kolpe bat eman zioten buruan.

Sabotajeak

Hautesmahaiak ezarritako orduan arazo gabe ireki egin zirela eta herritarren boz jarioa nabaria eta normalitate osoz eman zela esan eta esan zebiltzan eguneko lehen ordutik hasi eta eguna amaitu arte komunikabide gehienak. Haatik, normaltasuna irudikatze horretan protesta eta sabotaje andana isilarazteko nahia eta beharra zegoen.

Hautestontzi apurtuak, silikonaz itxitako bozkalekuak, boto paperak faltan, eta poliziez jositako protestak. Horrelakoxea izan zen eguna Euskal Herriko herri ugaritan, normaltasunez mozorratu nahi izan zuten hauteskunde eguna.

Elizondon bozkalekua lekuz aldatzera behartuak izan ziren, simaur eta olioz bustita esnatu baitzen aurreikusitakoa. Antzera gertatu da Ariben, bozkatzeko kabina erabat apurtutik aurkitu ostean beste bat eraikitzeari ekin behar izan zioten-eta. Altsasu, Arraioz eta Erratzu hautestontziak apurturik eta boza emateko boto-txartelak desagertuta zirela aurkitu zituzten goizean goiz.

Silikona ere, hauteskunde espainolei boikota egiteko tresna erabilia izan zen. Irunen, Orkoienen, Gazoltzen, Kaskanten, Lizarran, Zizur Nagusian, Arbizu, Bakaikun, Huarten, Eritzebeitin, Itzaltzun edota Arbizun bozkaleku ugari isurkai horrekin itxita agertu ziren. Silikonaz harago, Anoetan edota Amezketan simaurra jaurti eta margoketak egin zituzten.

Lekeition aldiz, ezezagunen bat egurrez baliatu zen ateak ixteko eta zabaltzea lortu bezain pronto, eskoletarako sarbideak pinturaz, olioz eta pankartez itxi zituzten berriz.

Aulestin istiluak goizean goizetik abiatu ziren, lagun talde bat bozkalekuan sartu eta abstentzioari dei egiten zion pankarta bat eskegi ostean, hautesontziak apurtu eta boto paperak eurekin eraman baitzituzten. Azpeitian aldiz, bide mozketekin hasi zuten eguna.

Lezo eta Pasai Donibane berandu abiatu zen bozketa, bozkalekuak ireki ezinean ibili baitziren goizeko hamarrak pasatxo arte.

Iruñean, bozkalekuak zelatatzen ari zen Foru Poliziaren auto bat erasoen jomuga izan zen bart goizaldean, kaputxadunek bost lehergai jaurti baitzioten.

Donostian ere sabotaje eta boikotak lekua hartu zuen, goizean zehar zakarrontzi ugari kiskali baitzituzten auzo desberdinetan.

Arratsaldean istiluek ez zuten atsedenik izan, eta horren lekuko Bilbon jazotako sabotajea. 19.00etatik aurrera A-8a bi norabideetan moztu baitzen ezezagunek gurpileei su eman, eta Zorrozako zubi batetik autopistara jaurti ostean.

Protestak

Orduak aurrera jo ahala protestak biderkatu egin ziren, abstentzioa eta boikotaren deiadarra bozkalekuetaraino eramanez. Bozkalekuen parean egindako kontzentrazioak, auto karabanak, Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera azaltzen zuen informazio banaketak edota abstentziora deitzen zuten orrien jaurtiketak herriz herri eta auzoz auzo egin dira Hego Euskal Herrian osoan. Aganjizen jaimetaz baliatuta egin dute protesta eta Donostiako Egia auzoan txilibituen bidez soinua eragin dute, Andoianen ordea megafonia erabili dute. Bilbon eta Iruñean egindako protestek ere irudimena izan dute lagun, Bizkaiko hiriburuko Alde Zaharreko bozkalekuetan bonba kirasdunak jaurtiz aritu baitira. Iruñeko Txantrea auzoan herri hamaiketako antolatu zuten.

Protesta esanguratsuenak ordea, alderdi politikoetako ordezkariek boza ematerakoan jazo ziren. Getxon adibidez, dozenaka pertsonek protesta egin zuten PPko eurodiputatu Carlos Iturgaitzek eta Kongresu espainolerako Bizkaiko zerrendetan buru zihoan Marisa Arruek boza eman behar zuten unean. Euskal Herriarentzako demokrazia galdegiten zuten kartelak soinean hartu eta haien parean jarri ziren. Eurodiputatuarekin batera zihoazen PPko kide eta bizkartzainek ordea, jende multzoari bultzaka ibili zen, eta horregatik, tentsio uneak egon ziren. Iturgaitzek gainera, abstentzioaren alde egiteko bilduta zeudenei «sasikumeak» esateraino iritsi ziren.

Donostian ere halako egoerak bizi ziren bertako alkate Odon Elorza edota Gipuzkoako PPko buru Maria Jose Usandizaga bozkatzera joan zirenetan. Donostiako alkateak aurre egin zien haren aurrean abstentzioa eskatzen zuten gazteei, «hiltzaileak» deituz eta tentsio uneak biziaraziz.

Bozik ez

Egun osoan zehar berrogei bat bizilagun Lizartzako plazan protestan egon zen arren, bozik eza izan zen eguneko protagonista. Udalaren parean kontzentrazioa baina barruan ordea, 27 bozekin alkatetza eskuratu zuen Regina Otaola PPko ordezkaria egon zen bere alderdiko eskudun gisa. Asperturik egongo zen ordea, boto eskubidea duten 505 bizilagunetatik soilik 88 joan baitziren boza txartela ematera. Orexan ere ez zuten lanik izan hautesmahaia osatzen zuten lagunek, egun osoan soilik bi boto jaso baitzituzten bertan.

Gasteizen aldiz, Zaramaga auzoko eskolako hautesmahai bateko lehendakariak «PP-PSE faxistak» leloa zuen pegatina soinean izatea debekatu zioten, eta kendu ezean PPko ikuskatzaileak Ertzaintzari deituko ziola esan zion.

Kontrola

Hauteskunde eguna izaki, hedabideen presentziak ez luke inor harritu behar bozkalekuetan, interes informatibo ukaezina duen jardunaldia delako. Hala ere, egunkari honek Gipuzkoan zabaldutako zenbait informatzaile grafikok, baita beste hedabide batzuetakoek ere, tokian-tokiko hautesmahaietako arduradunen eta Poliziaren kontrola jasan behar izan zuten atzokoan

Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian ezarritako hautesmahaian, PSEko ikuskatzaileak birritan egin zion agirika GARA.net edizio digitalerako irudiak hartzen ari zen kamera-operadoreari, hautesgela barruan irudiak hartzea debekatu nahian.

Berriemale grafikoak aldez aurretik bere burua bertan zeuden ertzainen aurrean kazetari gisa identifikatu bazuen ere, eta hautesmahaiko presidentearen baimena jaso ondoren, ikuskatzaileak berretsi egin zuen bere kexa. Etxe honetako langileari «mehatxatzera etorri izana» leporatu zion, «zatozen tokitik etorrita jakin baitakit horretara etorri zarela». Lehenago, Ertzaintzak mahaikideak hedabide baten presentziaz ohartarazi zituenean, ez baitzien esan «kazetari bat etorri da irudiak hartzera».

Horren ordez, «GARAko kazetari bat etorri da» esan zuen ertzainak. Hernanin, identifikatu gabeko pertsona bat hautesmahaia zaintzen ari ziren ertzainen ondoan jarri, eta argazkiak atera zizkion egunkari honetako beste kamera bati, Biteri kultur etxean..

Bestalde, Uribe Kostako www.ukberri.net webguneko argazkilari bati mehatxu egin zioten ertzainek, eta hartutako hainbat argazki ezabatzera behartu zuten. Gainera, «irudiak ateratzen jarraituz gero, txarto bukatuko duzu» esan zioten ertzainek hedabide digitaleko argazkilari horri. Egoera antzekoa bizi izan zen Zarautzen, hain zuzen ere, PPko zinegotziak «Hitza»ko argazkilaria aterkiarekin kolpatu zuenean, hark ateratako argazkiak «hiltzeko» direla esanez.

detenidos en libertad

Tanto los nueve detenidos por la Ertzaintza en Plentzia por su negativa a identificarse cuando portaban una pancarta abstencionista, como el arrestado en Gasteiz acusado de lanzar panfletos quedaron en libertad a lo largo de la tarde.

Un edil del PP en Zarautz le dijo a un fotógrafo de «Hitza» que «esas fotos son para matar», mientras trabajaba. Un ertzaina le dijo en Plentzia al fotógrafo de «ukberri.net» que «vivimos en dictadura» y que de seguir sacando fotos iba a acabar «muy, muy mal».

papeletas defectuosas

El PP reclamó «subsanar el error» de papeletas defectuosas en la Escuela de Música Luis Aranburu de Gasteiz. Por la tarde detectaron otra remesa de papeletas defectuosas en los colegios de Ekialdea y Polideportivo Arriaga.

neumáticos a la a-8

A las 19.00, desconocidos lanzaron tres neumáticos incendiados sobre la A-8, desde el puente peatonal de Cruces, en Barakaldo, y provocaron el corte del tráfico en la autopista durante un plazo de tiempo de 15 minutos.

quema de contenedores

En Donostia, a media mañana varios desconocidos quemaron contenedores en distintos puntos de la capital. Seis contenedores fueron quemados en el barrio de Gros, otro en Egia, y otro frente al colegio electoral ubicado en Ategorrieta.

invidentes

Los invidentes tuvieron la oportunidad de ejercer su derecho a voto de manera confidencial gracias a un nuevo sistema que cuenta con una plantilla de braille y espacios agujereados. En Nafarroa trece ciegos votaron de ese modo y en Gasteiz, dos

Inmigrantes

Doce inmigrantes tuvieron ayer la oportunidad de votar gracias a que otros ciudadanos les han cedido su voto de manera simbólica. En Nafarroa, varios miembros de Batzarre cedieron sus votos de manera simbólica a personas inmigrantes.

32 identificados

Según informó la delegación del Gobierno español en Nafarroa, a lo largo de la jornada los Cuerpos y Fuerzas de Seguridad del Estado identificaron a 32 personas en el herrialde. Todas ellas han sido acusadas de diferentes «delitos electorales».

UPN, PSN y NaBai coincidieron en el mismo colegio de Iruñea

En el colegio situado en la Plaza Blanca de Navarra de Iruñea, situado en el Segundo Ensanche, confluyeron curiosamente los máximos dirigentes de Nafarroa Bai, PSN y UPN. Prácticamente a la misma hora acudieron a convocar a los medios para emitir su voto la cabeza de lista de la coalición al Congreso, Uxue Barkos, y su rival del PSN, Juan Moscoso. Además, Barkos coincidió allí con el primero de la lista de UPN al Senado, José Cruz Pérez Lapazarán, con quien cruzó impresiones sobre la jornada.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo