Atez ateko zaborra gaika biltzea eskatu dute Lasarte-Orian
GARA |
Zakar organikoa barne, atez ateko zaborren gaikako bilketa gero eta handiagoa izatea proposatu die Lasarte Bizirik erraustearen kontrako plataformak udal talde politikoei.
Eskakizuna, bihar goizeko 10.00etarako deituta dagoen osoko bilkuran egingo dute, mozio baten bidez. Lasarte Bizirik plataformak mozioa aurkezteko eta defendatzeko proposatu die alderdi guztiei eta, horrekin batera, deialdia zabaldu die auzokideei osoko bilkuran parte hartzeko.
Bihar osoko bilkuran aurkeztu eta defendatuko duten mozioan eskatuko dute atez ateko zaborren gaikako bilketa gero eta zabalagoa egitea, eta zakar organikoaren bilketa selektiboa behartuko duen lege baten aldeko konpromisoa, horren aldeko ere bada-eta Lasarte Bizirik plataforma.