GARA > Idatzia > Herri-kirolak

GAZTEAK

Etorkizuneko aizkolariak bi maila ezberdinetan arituko dira

J.L. | DONOSTIA

Aizkolari gazteek ere izango dute lekua aurtengo Urrezko Aizkoran. 18 urtetik 23 urte bitartekoentzat izango da lehiaketa bat, eta 18 urtetik beherakoentzat bestea.

Helduetan, Mugertza III.a, Vazquez, Jauregi, Gorriti, Rekondo, Atutxa II.a eta Mugertza II.a izango dira aurrez aurre. Hauetako batzuk izango dute maila nagusian aritzeko aukera ere.

Gazteenak, 18 urtetik beherakoak, ikusteko aukera ere izango da, eta maila horretan aizkolari gehiago arituko dira. Hiru multzotan banatuta jardungo dute. Lehengoan, O. Larretxea, Alkizalete II.a eta Rodriguez II.a arituko dira. Bigarrengoan, G.Larretxea, Erasun eta Saralegi izango dira, eta azkenengoan, Kañamares III.a, Olano eta A.Mindegia. Lehenengoak finalerdietarako sailkatuko dira, eta bigarrenek, kanporaketa jokatuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo