GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sarkozy Baionan Sudaneko mugan hildako paraxutistaren hiletetan

GARA |

Joan den astean Txad eta Sudanen arteko mugan hildako Gilles Polin sarjentuaren hiletetan izan ziren atzo Nicolas Sarkozy presidentea, Michele Alliot-Marie Barne ministroa, Bernard Kouchner Kanpo Aferetakoa eta Herve Morin Defentsakoa. Horiekin batera, Javier Solana Europar Batasuneko Kanpo Aferetako goiburua, baita Eufor indar armatuetako buru Patrick Nash ere Baionako Paraxutisten 1. Erregimenduko kuartelean izan ziren.

Beste soldadu batekin Eufor-eko ikuskatze-patruila batean ari zela gertatu zen Polinen heriotza ekarri zuen jazoera. Nonbait, konturatu gabe, Txadetik Sudaneko muga igaro zuten eta, han, bertako armadaren soldaduek tirokatu egin zituzten. Berarekin zihoan soldadua onik atera zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo