GARA > Idatzia > Ikusmira

NBEk gogor gaitzetsi du etxebizitza eskubideak espainiar Estatuan duen egoera

Nazio Batuen Erakundeko etxebizitza politiketarako adituak, Miloon Kotharik, espainiar Estatuaren egoerari buruzko txosten gogorra aurkeztu du Giza Eskubideen Kontseiluan. Haren ustez, zenbait urrats egin badira ere -Etxebizitza Ministerioaren sorrera eta gizartearen sektore jakin batzuk laguntzeko neurriak, adibidez- etxebizitzaren egoera orokorrak ez du hobera egin. Legez onartuta dagoen etxebizitzarako eskubidearen aurrean, errealitatean, espekulazioak gidatzen du merkatua, ustelkeria ohikoa da, etxebizitza publikoa eta errentako etxebizitza inon baino eskasagoa da eta, gainera, egoera latzagoa da gizartearen sektorerik kaltetuenentzat -emakumeak, zaharrak, gazteak eta etorkinak-. Areago, honezkero klase ertainei ere eragiten die egoerak. Horretaz gain, Europa osoan etxebizitza huts gehien duen herrialdea izan arren, 2005ean Alemanian, Erresuma Batuan eta Frantzian batera baino etxebizitza gehiago eraiki zen. Horren aurrean, NBEko ordezkariak estatuaren esku-hartze zuzenagoa eskatu du. Hori ez ezik, sistema ekonomikoaren eraldaketa erabatekoa ere behar da. Edo, Euskal Herriaren kasuan, benetako parte hartzea ahalbidetzen digun estatua lortzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo