GARA > Idatzia > Athletic

Betisen aurkako partida

Historikoki zailtasun handiak ekarri dituen partida heltzear da

1976az geroztik, Manuel Ruiz de Lopera futbol zelaian jokatutako 25 Liga partidetan, baita Kopako bietan ere, zuri-gorriek soilik bi garaipen baino ez dituzte eskuratu. Azkena, 1999an Etxeberriak, Ezkerrok, Julen Guerrerok eta Isma Urzaizek sartutako goleei esker.

p042_f01_148x196.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Azken aspaldian Athleticek ez du emaitza onik eskuratu Andaluziara egindako bidaia gehienetan. Urteetan, bizkaitarrak ez dira ondo moldatu izan hango futbol zelaietan eta horren isla dira Manuel Ruiz de Loperan jokatutako partidak. Bai izen horrekin, bai Heliopolis eta Benito Villamarín izena zuenean ere, zuri-gorriek nekez urratu dute punturik Betisen kontrako norgehiagoketan.

Horiek horrela, azken 30 urteotan, 25 aldiz jokatu dute bilbotarrek han Ligan, eta birritan Kopan, eta, hala ere, birritan baino ez dira partida aurrera ateratzeko gauza izan. Aurrenekoa 84-85 denboraldian izan zen, Clemente zuri-gorrien entrenatzaile zela, Endika Guarrotxena eta Manolo Sarabiaren golei esker. Urte horrexetan, zuri-gorriek Ligako hirugarren postua eskuratu zuten.

Bigarrena, 98-99 denboraldian heldu zen. Orduan, eta Clemente Betiseko prestatzaile zela, Luis Fernandezek zuzenduriko Athleticek bat eta lauko emaitzarekin irabazi zuen Sevillan. Bizkaitarren golak Joseba Etxeberriak, Santi Ezkerrok, Julen Guerrerok eta Isma Urzaizek egin zituzten. Dena den, garaipen horrek ez zen baliagarri izan zuri-gorriek Europan aritzeko txartela lor zezaten.

Une txarrak pasatu beharra ohiko bilakatu da Betisen zelaian. Eskasena, agian, 82-83 denboraldikoa izan zen. Bizkaitarrak sailkapeneko lehen postuan heldu ziren Benito Villamarín-era. Lizerantzuk bere atean, Cardeñosak, Parrak eta Poli Rincónek birritan sartutako golek, lidergo galtzea ekarri zioten Athletici. Zorionez, denboraldi haren bukaeran, Las Palmasen kontra irabazi eta titulua eskuratu zuten bilbotarrek.

Garaipenetik gertu 2004-2005ekoan egon zen berriro ere Athletic. Orduan, zuri-gorriek ez zuten Liga irabazteko aukerarik izan, baina bai Kopa. Txapelketa honetako final-erdiek Betis eta Athleticen arteko kanporaketa ikusgarria eskaini zuten.

Joanekoan, zorte txarrak eta epailearen erabakiek bizkaitarrek garaipena lortzea eragotzi zuten. Partidaren lehen minutuan, Tiko, andaluziarren area barruan zangotrabatu zuten, baina Dauden Ibañezek ez zuen ezertxo ere adierazi. Horrekin batera, Doblasen geldituek, Del Hornok zutoinera bidalitako baloiak eta galdutako gol aukerek lehia hutsean bukatzea eragin zuten. Bueltan emaitza errepikatu zen eta Betisek penaltietan finalerako txartela lortu zuten.

Vuelve Javi Casas y los cachorros se revindican en Zalla

El Athletic jugó su tercer amistoso consecutivo en el herrialde. Caparrós volvió a tirar de los menos habituales y de jugadores de los equipos inferiores para conformar la convocatoria. Y fueron precisamente estos últimos quienes llevaron el peso de la goleada, por 1 a 6, de los rojiblancos en Zalla.

Caparrós alineó de inicio a Raúl Fernández en la portería; Zubiaurre y Javi Casas en los laterales; Luis Prieto y Asier del Horno de centrales; Murillo, Ander Iturraspe, Julen Goñi y David López en la medular; mientras que Joseba Garmendia e Ismael López actuaron en la punta de ataque. En la segunda mitad, Javi Soberón, Aitor Ramos, Ander Larrea y el cadete Iker Muniain entraron al campo en sustitución de Julen Goñi, Ismael López, Iban Zubiaurre y Ander Iturraspe.

Repasando el equipo titular, destacaron sobremanera el retorno de Javi Casas a un campo de fútbol -cabe recordar que el sopeloztarra se encuentra sin ficha- y la presencia de Asier del Horno en el centro de la zaga, además de la ausencia de Unai Expósito en la lista. Así, todo indica que el de Gurutzeta no seguirá el próximo año.

Las cosas arrancaron de forma inmejorable para un Athletic que encontró a Julen Goñi en su estilete. El antsoaindarra marcó el primer gol y centró el balón para que Ismael López hiciera el segundo a placer. Tras la reanudación, Aitor Ramos amplió la renta. El ex de Lezama, Galder Zenekorta, recortó distancias, pero Javi Soberón en dos ocasiones e Iker Muniain -jugador de únicamente 15 años- establecieron el definitivo 1 a 6. GARA

Orbaiz es duda y David Cuéllar tiene lumbalgia

El centrocampista de Elkano podría ser baja en la visita del Athletic al Betis el próximo sábado. El jugador navarro sufre molestias residuales en su tobillo derecho debido a un golpe que padeció durante el transcurso del encuentro contra el Valladolid en San Mamés. De momento, está pendiente de evolución. Por su parte, David Cuéllar sufre una lumbalgia que le convierte casi en baja segura para viajar mañana a Sevilla.

Confirman la suspensión para Amorebieta

El defensa de Iurreta tendrá que descansar el sábado. Frente al Valladolid, el vizcaino vio su décima tarjeta amarilla a efectos sancionables, pero el club recurrió. Sin embargo, el Comité de Competición confirmó la suspensión de un partido para el defensa rojiblanco.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo