Euskal derbia La Casillan
Erietxeko egoerak trukatuta, Baskonia faborito da gaurko
Bere taldeak «martxoa pasatzen utzi» behar duela esan zuen Txus Vidorretak, eta gasteiztarren entrenatzaileak «errespetoa» eskatu zuen bilbotarrentzat
Arnaitz GORRITI | BILBO
Tau Baskonia espezialista da erietxea jendez erruz edukitzen, baina hara non Iurbentia Bilbao Basketek eta biek erietxeak trukatu egin dituzten, nonbait. Horiek horrela, gaur arratsaldeko derbiari begira, gasteiztarrek faborito behar dute, behingoagatik mundu guztia jokatzeko prest daukatela aprobetxatuz.
Izan ere, martxoa hilabete oso latza izaten ari da Txus Vidorretak zuzendu taldearentzat. Kopaz geroztik, lesioa lesioaren gainean etorri zaie eta, Illicen fitxaketa bakarra eginda, bilbotarren martxa bikainak erabateko etena izan du. Lesioek jokoa, berez, ez duela eteten esan dezaten gero. Talde bizkaitarrak aurreneko itzuli paregabea jokatu zuen, taldea ia osorik izan baitzuen otsailera arte.
«Gure helburua 40 minutu on egitea baizik ez da», onartu zuen Txus Vidorretak partidaren bezperan. «Gure jokorik onena egiten saiatuko gara, lehiatzen behintzat, baina tira, azken batean guri berdin digu martxoak. Kontua zera da: min hartutakoak senda daitezela eta apirila irits dadila. Bitartean irabazterik badugu, hobeto».
Defentsa erasoaren aurka
Iurbentia Bilbao Basket da ACB ligako defentsarik onena eta Tau Baskonia, berriz, ligako erasorik onenetakoa, non eta Koparen ostean jokatu dituen sei partidetan batez beste 92 puntu saskiratu dituen. Hala ere, Neven Spahijak bere taldea faborito gisa ikusten du.
«Ez da erraza izango, noski, baina gure helburua Bilbon gure erritmora jokatu, eta irabaztea da, nahiz eta bilbotarrek defentsa aparta egin», esan zuen.
Bilbao Basketen aurkako partidaz gain, etorkizuna zeukan gogoan Neven Spahijak. Hala ere, Txus Vidorretaren taldearentzat loreak izan zituen Sibenikeko entrenatzaileak.
«Lan bikaina egiten ari dira eta errespetoa merezi dute. Zenbat bider irabazi behar diote Bartzelonari, esaterako, lan ona egiten ari direla onar dezagun?. Egia da, hala ere, lesioekin indar handia galdu dutela, batez ere, Weis eta Recker gabe»
«Gure aldetik, esan behar da egoera txarretan lan ona egin izan dugula. Hala ere, orain Mickeal eta Singleton osatu direlarik, gure aulkian aukera askoz zabalagoa izango da, eta horrek gure entrenamendu bakoitza Euroligako partida baten antzekoa bihurtuko du», onartu zuen.
Txus Vidorretak garrantzia kendu nahi izan zion derbiari. Bere taldearen helburu bakarra «40 minutuan maila ona ematea» dela aitortu zuen. Apirila irits dadin saiatuko gara, Bitartean irabazten badugu, hobe».
Jokalari guztiak sendatu zaizkiola aprobetxatuz, «kalitatezko entrenamenduak» egiteko prest agertu zen Neven Spahija. «Entrenamendu bakoitza Euroligako partida baten antzekoa izango da», onartu zuen.
ACB Ligan lau denboraldi eramanagatik, partida bakarra jokatu dute orain arte Bilbao Basket eta Tau Baskoniak; hain zuzen, talde bilbotarrak ligan debut egin zuen egunean, non gasteiztarrak, Dusko Ivanovicen gidaritzaz, 57-104 emaitza lortuta nagusitu ziren.
Kiko De la Maza epaile bizkaitarra izango da gaur arratsaldeko neurketa zuzenduko duen bat. Arabako kazetarien artean egoneza sortu bazuen ere, entrenatzaile baskonistak ez zuen polemikarik bilatu nahi izan. «ACB liga lehiaketa serio bat da», esan zuen Spahijak.
DKV Joventuten aurka aulkian eserita egon bazen ere, Mile Illicek Gironan jokatu zituen aurreneko minutuak Bilbao Basketekin. Hala, gaur arratsaldean izango du pibot serbiarrak La Casillan, bere zaletuen aurrean, bere maila erakusten hasteko aurreneko abagunea.
La situación coyuntural variaba las declaraciones previas de los jugadores tanto de Iurbentia Bilbao Basket como de Tau Baskonia en la previa a este cuarto derbi de la temporada.
De esta forma Gabe Muoneke se mostraba muy ambicioso, con la clara idea de que el cuadro baskonista pretende «seguir con la racha que tenemos en la Euroliga, para seguir creciendo y subiendo posiciones en la ACB». el ala-pívot nigeriano lo tenía claro: «tenemos aspiraciones de tratar de coger al Real Madrid, que por el momento es el líder».
Por su parte, el croata Marko Banic hacía gala de una mayor prudencia en sus declaraciones, aunque las ganas de triunfo se dejaban ver igualmente. «Sabemos lo que significa un partido ante el Tau, que además llega en un muy buen momento. Tenemos tres bajas y esto, sin dud,a se nota. Pero creo que tenemos una buena oportunidad para volver a la racha positiva que teníamos antes de la Copa».
G.