GARA > Idatzia > Euskal Herria

Emakume Gazteen Asanblada antolatu dute Bilboko Kukutza gaztetxean

p024_f03_111x111.jpg

GARA |

Datorren hilaren 12an eta 13an ospatuko dira Euskal Herriko IV. Jardunaldi Feministak. Portugaleten leku hartuko duen ekimenaren harira, hainbat kolektibotako emakume gazteak bildu dira borroka feministari egin nahi dioten ekarpena zehazteko asmoz. «Gazte mugimenduko partaideak gara, mugimendu feministako partaideak eta orokorrean emakume gazteak eta feministak gara», adierazi zuten atzo egindako agerraldian.

«Jardunaldietan parte hartzeaz gain, emakume gazteok biltzeko beharra dagoela ikusi dugu, gure egoerari buruz aritzeko eta elkarri feminismoa nola bizi dugun azaltzeko», adierazi zuten. Horretarako «Emakume gazteok jaiki, lotu feminismora!» lelopean Emakume Gazteon Asanblada antolatu dute apirilaren 11n Bilboko Kukutza gaztetxean. «Bertan egun bizi dugun egoera aztertu eta geure mugimenduen inguruko hausnarketa ere egingo dugu, emakume gazteek dugun kontzientzia feminista sendotzeko pausoak ematea ezinbestekoa delako». Horrez gain, asanbladan alternatibak proposatu eta erronka berriak zehazteko asmoa dute, beraz, «aurrerantzean lanean jarraitzeko abiapuntua izango da».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo