GARA > Idatzia > Euskal Herria

NEBek nafar Gobernuari bere egitasmoen berri emateko eskatu dio

GARA |

Nafarroako Ezker Batuak (NEB) Miguel Sanz lehendakariak Parlamentuaren aitzinean azalpenak emateko eskatu du. Izan ere, salatu duenez, «Nafarroako Gobernuak PSN alderdiarekin adostasun batera iristeko asmoa erakutsi du, inbertsio, lan eta eraikuntza gaiei buruzko Plan Estrategikoaren inguruan, hain zuzen. Era horretako akordioen gainetik, egitasmo horien edu- kia Parlamentuaren aitzinean aurkeztea da Gobernuaren betebeharra».

Eginkizun hori are garrantzitsuagoa da, NEBen hitzetan, «Plan Estrategikoa Nafarroako etorkizuneko garapenean erabakigarria izango delako, eta horretarako dirutza erabiliko delako». Hori dela eta, «edukiei, epeei eta finantziazioari» buruzko informazioa eskatu du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo