GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskaldunak, medikuntza alternatiboaren erabileran zerrendaburu

GARA |

Estatistika Institutuak osasunaren gainean berriki egindako inkestek adierazten dutenez, Hego Euskal Herriko lau herrialdeak dira medikuntza alternatiboa gehien erabiltzen dutenak bertze autonomia erkidegoekin alderatuta. Hala, Nafarroa lehendabizikoa da zerrendan, jendearen %7,66k jotzen baitu bertze gisako medikuntza motetara. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindako azterketen arabera, %6,87k erabiltzen du medikuntza alternatiboa, eta kopuru hori bertze herrialdeetan erabiltzen dutenena baino handiagoa da.

Ikerketa horrek berak gizartean nork bere kabuz sendagaiak hartzeko ohitura ere aztertu du. Emakumeak dira gehienbat ohitura hori dutela aitortu dutenak, galdetutakoen % 15,5ek baiezkoa erantzun baitute. Gizonen artean, % 13,17k aitortu du botikak errezetarik gabe hartzeko ohitura duela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo