GARA > Idatzia > Non Zer

Itsasmendikoik «Nekazaritza turismoa, Landa Turismoa» ikastaroa antolatu du

Martxoaren 31tik uztailaren 15a bitartean izango dira klaseak, hiru zentrotan emango dira: Arkaute (Araba), Derio (Bizkaia) eta Zizurkil (Gipuzkoa). Guztira, 200 eskola ordu beteko dituzte parte hartzaileek. Ikastaroa, batik bat, nekazaritzako errentak beste jarduera baten bidez osatu nahi dituzten nekazariei eta abeltzainei zuzendua dago; sektore honetan hasi nahi duten landa eremuko gazteei; eta nekazaritza turismoen jabe edo arduradun izan, eta arlo tekniko jakinen gaineko ezagutza zabaldu nahi dutenei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo