GARA > Idatzia > Euskal Herria

Integrazio Batzordeak beste elkartasun ahalegin bat eskatu die herritarrei

GARA |

Seaska federazioan ahalmen urriko haurren eskolatzeaz arduratzen den Integrazio Batzordearen (IB) kanpainak aurrera darrai. Duela hilabete Irrat'6 euskal irratiekin elkarlanean egindako saioarekin abiarazi zuen kanpaina hori. Geroztik, 1.019 pertsonsaren, 21 elkarteren eta 59 enpresaren laguntzari esker, 50.000 euro bildu ditu IBk.

Alta, uneotan dauden hamazazpi haurren eskolatzea bermatzeko, beste 40.000 euro ezinbestekoak ditu. Horregatik, dei egin dio berriro herritar orori, asmo horren aldeko sostengua eman dezala, dirulaguntza Donibane Lohizuneko 16, Larregi etorbidera igorriz.

Halaber, hainbat elkartek beren ekimenetan lortutako sosen zati bat IBra bideratzen dutela gogora ekarri, eta datozen ekitaldietan parte hartzeko gomita egin du. Hala, apirilaren 13an, Azkaineko Plazan ostatuak bultzatu duen IV. Neska Korrika-ra joateko dei egin du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo