GARA > Idatzia > Osasuna

Etorkizuna

Vela herritartasun bikoitzaren zai dago Arsenalera joan ahal izateko

Mexikarra komunitarioa izateko paperen esperoan dago bere jatorrizko taldera itzultzeko. Hala ere, oraindik ez du oso argi datorren denboraldia hasi baino lehen espainiar naziotasuna lortuko duen. Horrela balitz, Arsene Wengerren taldean arituko litzateke

p034_f01_199x128.jpg

GARA | IRUÑEA

2005eko 17 urtez azpiko Mundukoa irabazi ondoren, Carlos Vela harribitxia ikusi zuen Arsene Wengerrek. Alsaziarrak gazte mexikarra eraman zuen Londresera, bere magalean haz zedin. Baina, Ingalaterrako Ligan ezin dira 18 urte baino gutxiago dituzten jokalari atzerritarrak aritu. Hortaz, Cancundarrak utzita joatea erabaki zuten. Bere lehen norakoa, Vigoko Celta izan zen. Talde galiziarrera 16 urte soilik zituela ailegatu zen mexikarra, eta bertan ez zuen kasik aukerarik izan.

Gainera, orduan Fernando Vázquezek zuzentzen zuen taldearen atzerritar kopurua zela- eta, Velak Vigo utzi behar izan zuen. Erabaki hori sekulako aurrerapausoa izan zen aztekarentzat. Izan ere, nahiz eta Bigarren Mailan aritu, Velak berebiziko neurria eta jokoa erakutsi zuen Salamancan. Talde gaztelarrean, 31 partida jokatu, eta zortzi gol erdietsi zituen.

Iazko udan, Juanjo Lorenzok ez zuen Vela Iruñera ekartzeko aukera galdu. Ez zuen hutsik egin, zeresana ematen ari baita Carlos Vela Osasunan egiten ari den denboraldia. 19 urteko jokalari mexikarra Arsenalek utzita ari da gorritxoen koloreak defendatzen; eta erakusten ari den maila ikusita, ez litzateke batere harritzekoa izango Wengerrek atzera ere Londresera eramango balu. Hala ere, Velak oztopo handi bat du Ingalaterran jokatzeko: atzerritar tokia bete beharko luke.

«Hara joan nahi dut»

Arazoa gainditzeko, jokalaria espainiar herritartasuna lortzeko bidean da. Oraingoz ez du lortu, baina atzo Taxoaren eskainitako agerraldian argitu zuenez, «printzipioz, paperak lortzen baditut hara joango naiz. Baina, une hori heldu bitartean, zer gertatuko den ez dago jakiterik». Dena den, itxaropentsu agertu zen izapide hauen bilakaeraren inguruan: «Espero dut dena konpondu ahal izatea bertara joan ahal izateko, Arsenal nire taldea da eta nik bertan jokatu nahi dut».

Dena den, nahiz eta Wengerrek zuzentzen duen ekipora joateko borondatea erakutsi, Velak ez zuen itxi espainiar Estatuko Ligan jarraitzeko aukera. Jokalariaren beraren hitzetan, «badaude geratzeko aukerak, baina ez dakit zer gertatuko den. Ni neu gustura geratuko nintzateke bertan; gainera, Espainiako Liga, Ingalaterrakoaren batera, onena da».

Egun, Jokalariak nabarmendu zuenez, orain bere burua Osasunarengan zentratu nahi du. Gorritxoak Lehen Mailan jarraitzeko lehian buru-belarri murgilduta daude, eta aurrelari mexikarrak zehaztu zuenez, «bestelakoak dagokien unean helduko dira. Egun, Osasunan eta mailari eustean soilik dut burua jarrita».

Gorritxoen hurrengo aurkaria Getafe izango da. Laudrupen kontrako taldearen aurkako lehiarako, Zigandak Vela bera berreskuratu du. Mexikarrak gainditu ditu dagoeneko igandean Betisen aurka jokatzea eragotzi zioten arazo fisikoak.

Mexikarrak partidaren zailtasuna onartu zuen, eta madrildarrek datorren astean UEFAn daukaten norgehiagokan pentsatzen egon daitezkeela adierazi zuen: «Getafe oso talde ona da; azkenaldian dena ondo ateratzen ari zaie. Dena den, hainbeste partida izanik, zerbait txarto aterako zaie. Kontuan hartuta hurrengo astean Municheko Bayernen aurka jokatzen dutela, espero dezagun beren maila jaistea, eta guk hori baliatu ahal izatea».

Nafarrek ez dute etxetik kanpo abendutik gaur arte irabazi; baina Vela beraren hitzak gogora ekarrita: «boladak hausteko eginda daude».

19 URTE baino ez

Jada futbol munduan itzala lortu duen arren, ez da ahaztu behar Carlos Velak 19 urte egin berri zituela martxoaren 1ean. Egun, Arsenalek etorkizunera begira duen harribitxi nagusienetakoa da.

Miguel Flaño y Astudillo podrían tener su oportunidad

Cuco Ziganda sigue preparando el encuentro que enfrentará a su equipo con el Getafe este próximo fin de semana. El de Larraintzar ensayó ayer con un sistema 4-1-4-1. El preparador navarro contó con las novedades de Vela y Dady, una vez superados los problemas físicos que afectaban a ambos delanteros, en la sesión de trabajo. Por contra, los internacionales Plasil, Kike Sola, Natxo Monreal y Javi García, además de los lesionados Delporte y Xavier Margairaz, no estuvieron presentes en Tajonar. Así las cosas, todavía es pronto para aventurar cual va a ser el once que salte al campo en el Coliseum Alfonso Pérez de Getafe, pero Ziganda dio ayer alguna pista al respecto.

Los navarros no podrán contar con los sancionados Josetxo y Javi García, por lo que los cambios en el equipo son obligados. En un principio, Miguel Flaño podría ocupar la plaza de Josetxo, mientras que la gran novedad residiría en la presencia del argentino Martín Astudillo en la medular. El ex del Alavés supliría a un Javi García que ha sido sancionado con dos partidos por la entrada que le hizo a Mark González el pasado domingo. Ante dicho castigo, Osasuna ha presentado recurso frente al Comité de Apelación.

Quien parece seguro que volverá al equipo es el gran protagonista de la jornada de ayer en Tajonar: Carlos Vela. El mexicano tiene todos los boletos para compartir el ataque rojillo junto con Kike Sola, una vez recuperado de sus problemas y sabiendo que su sustituto, Delporte, se volvió a lesionar. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo