GARA > Idatzia > Saskibaloia

LEB Liga

Lider izateko irabazi egin behar du Bruesa GBCek

p054_f02_088x088.jpg

GARA | DONOSTIA

LEB Liga erregularra aurreneko postuan amaitzen duenarentzat ACB Ligarako igoera zuzenaren saria izango duenez, txapelketako lidertza eskuratzeko borroka ez da nolanahikoa. Alicante Costa Blanca eta Bruesa GBCek CAI Zaragoza buruaren lekua eskuratu nahi lukete, baina hori erdiesteko, lehenik eta behin, beren partidak irabazi behar dituzte.

Horixe da, beraz, talde donostiarraren ardura. Ostegunean Rosalíari irabazteko gorriak ikusi ondoren, Ciudad la Laguna errazago hartu beharko luke menpean. Gaur arratsaldeko 19.00etatik aurrera ikusiko da Lasorenek pronostikoak betetzen lanik duten ala ez.

Ciudad La Laguna ligako seigarrena da 14 garaipen erdietsita. Ondorioz, donostiarren errespetua badute. Pablo Lasok asteon esandakoari kasu eginez, «oso talde arriskutsua da, inolako presiorik gabe denboraldi aparta egiten ari dena».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo