GARA > Idatzia > Bilbao Basket

La Casillan Unicajaren aurka

Real Madril ahaztu eta eguneko lanari soilik begiratu behar diote bilbotarrek

GARA | BILBO

Egundoko zurrunbiloan sartu da Iurbentia Bilbao Basket Real Madrilen aurka legez kanpoko tapoi baten erruz galdu ostean. Hala ere, talde bilbotarrak Real Madrilen aurkakoa ahaztu egin beharko du Unicajaren aurka, bestela, Scariolo eta bere mutilek aprobetxatzen jakingo dute.

Ordu aldaketa dela-eta, sekula baino arinago azaldu beharko dira zale bizkaitarrak La Casillara, Txus Vidorretak berak eskatu baitzuen ostiralean «inoizko txalo zaparradarik handiena» taldea aurkezteko sasoian.

Hala, talde bilbotarreko kapitain Javi Salgadok Bilbao Basketek «berea» egin behar duela nabarmendu zuen neurketaren bezperan.

«Taldea bere lana egiten ari da helegiteak aurkeztuz, baina guk gurea eman behar dugu kantxan».

«Kanporaketetan egon nahi dugu, eta bolada txar hau mozteko -sei porrot jarraian- behingoz irabazi egin behar dugu», esan zuen Salgadok.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo