GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoen Binakakoa

Sorhuetek eta Ezkurra II.ak finalerdia jokatzeko lehen urratsa eman dute ¡

IBARROLA-OZAFRAIN 32

SORHUET-EZKURRA 40

Sorhuetek eta Ezkurrak lortu zuten berezkoen Binakako Txapelketako lehen puntua; hala, finalerdiak jokatzeko lehen urratsa eman zuten, lehen fase honetan bi partida jokatuko baititu biko bakoitzak, eta bat irabazita aukera asko izango dituzte finalaurrekoetan egiteko.

Partidan oso ongi hasi ziren Sorhuet eta Ezkurra II.a, eta berehala aitzineratu ziren, 6-14 jarriz. Bazirudien partida fite joango zela, baina Ibarrola bere bote zitalarekin min egiten hasi zen, eta 8-0ko partziala lortu zuten, norgehiagoka 14-14 berdintzeko.

Hurrengo kintzeetan ere oreka izan zen nagusi, eta 22-22ra bitarte berdinketa ugari izan ziren. Baina orduantxe apurtu zen lehen partida hau. Sebastienek eta Paxkalek 2-13ko partzial bat sartzea lortu zuten, eta 24-35ekoa jarri zuten markagailuan. Ibarrolak eta Ozafrainek ere erreakzionatu zuten, eta bost kintzera gerturatu ziren (32-37), baina hortik aurrera ezin izan zuten ezer egin.

Txapelketa honetako bigarren partida bihar arratsaldean jokatuko da Donibane Garazin, 17.00etatik aurrera, eta bertan Alfaro-Dermit Idiarten eta Waltariren aurka neurtuko dira. Zaleak norgehiagoka hau ikusteko gogotsu daude.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo