GARA > Idatzia > Non Zer

«Las aventuras amorosas del joven Molière» filma ikusgai auditoriumean

«Artea hasi-masietan» zikloaren barruan, gaur film hau izango da ikusgai. Molière izengoitia zuen Jean-Baptiste Poquelinen istorioaren zati bat kontatzen du. Berak sortutako Antzerki Ilustrea konpainia porroterako bidean zen. Hartzekodunak atzean zituen eta kartzelatu egin zuten. Behin libre, desagertu egin zen Molière. Gaur egun ere ez dago, handik hilabete batzuetara bere konpainiaren jiran agertu zen arte, zer egin zuen edo nora joan zen dakienik. Jira hura 13 hilabetekoa izan zen. Baina, zer gertatu ote zen Molièrekin hilabete bitxi horietan?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo