Euskaldunek egindako zinearen zirkuitua Lasarteko Jalgi kafe antzokian hasiko da'
Zirkuitua ostegunean hasi, eta maiatzaren 15ean amaituko da. Guztira, 10 film labur izango dira ikusgai 38 herritan. Proiekzio bakoitzean hamar istorio labur eskainiko dira. Filmak hauek izango dira: «Unrest 2007» eta «All about eves», Gentzane Agirre Onainiarenak eginak; «Azken trena», Mikel Alvarezek zuzenduta; «Columba palumbus», Koldo Almamdozek; «Momorro» Asier Mendozak; «Itzalak», Iñigo Kintanak; «Arduaren negarra», Logela Multimediak; «Ikus-Entzunezkoen rallya»; «Anteojonudoak», Kalegi taldearena; «Zeruari», Gaizko Fanarraga eta Ibon Antuñanok egina eta «Bestaldean», Trastaka Ekoizleak egina.