GARA > Idatzia > Kirolak

Belar hockeya

Atletico San Sebastianek oso erraz irabazi du Tenis taldearen zelaian

Mutilen Ohorezko Mailan, Atletico San Sebastianek oso erraz hartu du mendean Tenis taldea, 2-5 . Hala ere, gipuzkoarrek ez dute Ligako finalerdietan sartzeko inongo aukerarik. Bosgarren dira, baina laugarrenak zortzi puntuko aldea kentzen dio amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, eta kirol honetan garaipen batek bi puntu besterik ez ditu balio.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo