GARA > Idatzia > Musika

Wendy James kantaria musikara itzuli da Racine taldearekin

Transvision Vamp aspaldi ahaztua duen Wendy James Racine egitasmo berria aurkezteko asmoz hurbilduko da Durangora. Erakargarritasun izpirik galdu gabe, berak idatzi, grabatu eta ekoitzitako «Racine 2» lan dotorea plazaratu du oraintsu britainiarrak.

p055_f02_97x152.jpg

A. BILBAO | BILBO

Transvision Vampeko abeslari lanean ezagutu genuen Wendy James, artean nerabea zela. Badira hamabost urte luze laukotea banandu zela eta bueltan da ilehori britainiarra, oraingo honetan berak gidatutako Racine egitasmoaren buru. Bertan, abestu ez ezik kantuak idazteaz eta ekoizteaz ere arduratu da egun New Yorken bizi den emakumea. Taldeak kalean du jada bigarren emaitza, «Racine 2», eta guk Durangon joko dutela baliatu dugu egitasmoaren berri jasotzeko.

Atzera ez duela begiratzen eta iraganak ez duela bere arreta merezi esaten du Jamesek 90eko hamarkada gogoratuz gero. «Oso gazte hasi nintzen Transvision Vampen eta ez nuen bizitzaz gozatzeko tarterik hartu orduan». Beraz, taldea desegin eta New Yorkera aldatu zen bizitzaz gozatzeko asmoz: «Izugarri gustatzen zait New York, hiri ederra da. Hemen edozer behar izanez gero, aise aurki dezakezu, goizeko laurak badira ere».

Hiri horretan sortua da Racine egitasmoa, egun Londres zein New Yorkeko musikariz osatua badago ere. «Lehenengo lana nik neuk egina da bere osoan, eta bigarrena baino askoz electro-agoa da. Oraingo honetan, berriz, musikarien, rock & roll bandaren laguntza jaso dut eta horrek asko aberastu du soinua. Bigarren hau lan landuagoa, handiagoa da, zalantzarik gabe». Izan ere, Transvision Vamp taldean abesteaz baino arduratzen ez bazen ere, Racine egitasmoan Jamesek hartu du taldearen gidaritza, bereak ditu kantuak eta erabaki potoloak. «Azken urteetan asko ikasi behar izan dut kantuak sortu eta grabatzeaz. Lan luzea eta nekeza izan da, baina harro nago lortutako emaitzarekin».

Gaiei dagokienez ere ez da molde bigun eta errazetara makurtzen den horietakoa. «Lehenengo diskoak Ameriketako depresio garaia jorratu du, etorkinen ikuspuntutik. Bigarren honetan, berriz, sexu eta droga kontuak dira nagusi». Soinua aipatzean, rock & rollaren alabatzat du bere burua. «Punk eztanda gertatu zenetik izan den iraultza bakarra hip hop musikak eragindakoa dela uste dut. Txundituta nauka musika horrek eta etengabe entzuten dut, baina ni rock & roll musikaria naiz eta hori da egiten dudana, nahiz eta jakin inoiz ez ditugula hasierako Rolling Stones edo Stooges bezalako taldeen lanak gaindituko».

Hala ere, ibilbide interesgarria osatzen ari da James. Bere garaian Transvision Vampekin hiru lan plazaratu eta, taldea desegin ostean, Elvis Costellorekin batera disko bat ere argitaratu zuen, emaitza oso gustuko ez izan arren.

Orain, Racine egitasmoa sortu eta zuzenean bigarren emaitza aurkezten ari da Henric Strahl (gitarra), James Meynell (baxua), Goldenboy (teklatuak) eta Ray Sullivan (bateria) musikariekin batera. Hamabi kantuz osatutako disko bikaina da «Racine 2», molde lasai zein bizietan freskotasuna galtzen ez duena. Kalitatezko lan pertsonala, oharkabean pasatu dena eta arreta handiagoa merezi lukeena.

Hirugarren lan bat prestatzen ari da dagoeneko James, irail parterako kalean nahi duena.

DISKO BERRIA

Egitasmo berriko lehen emaitza bakarlanean egindako disko elektroa da. Orain aurkezgai duen «Racine 2» diskoa egitean berriz, taldekideen laguntza jaso du Jamesek, eta askoz emaitza rockeroagoa lortu du.

Fitxa

Data: Bihar, ostirala.

Lekua: Plateruena (Durango).

Ordua: 22.00etan.

Sarrera: 12/15 euro.

+ Suzy & Los Quattro.

La adolescente de Transvision Vamp

Wendy James no era más que una adolescente de diecisiete años cuando conoció a Nick Christian Sayer y fundó en Londres, junto a Dave Parsons y Anthony Doughty (tras algún que otro cambio de formación), la banda Transvision Vamp.

Surgido hace dos décadas, el cuarteto publicó tres trabajos discográficos en apenas cuatro años para desaparecer en 1993, hace ya década y media. Con Sayer como principal compositor y Wendy como vocalista sexy, debutaron con «Pop Art» en 1988, publicaron «Velveteen» un año después y se despidieron en la cima con «Little Magnets Versus The Bubble Of Babble», en 1991, publicado al igual que los anteriore, con la poderosa Universal.

Centrada en su actual proyecto, Racine, a Wendy James no gusta de mirar atrás, aunque es el tercer y último disco de su anterior banda el que señala como su predilecto. Un álbum que no consiguió la repercusión de los anteriores, ni dejó singles como «I Want Your Love», del primer disco, o «Baby I Don't Care», del segundo; sin duda, los temas más recordados y bailados del cuarteto que lanzó a la rubia al estrellato. A. B.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo