Kantagintza
Euskal musikaren zikloa Azkoitian
Euskal musikaren inguruko bigarren zikloa abiatuko du etzi, Txuma Murugarrenek Azkoitian, «Marginalia» lanaren aurkezpenarekin. Hurrengo txanda apirilaren 19an hartuko du Berako Pettik, «On» lana zuzenean jotzeko. Bukatzeko, bitxikeria bat maiatzaren 10ean. Gainsbourg zenduaren kantuak frantsesetik euskarara eman eta zuzenean joko dituzte.