GARA > Idatzia > Athletic

Bolada ona

Helburu nagusia eskuratu bitartean, ez dago besterik

UEFAko postuak gertu-gertu dituzten arren, zuri-gorriek mailan jarraitzeari begiratzen diote oraindik

p043_f01_199x164.jpg

GARA | BILBO

Horrelakoa da futbola. Bospasei hilabetetan larri ibili ondoren, ametsen txanda heldu dela dirudi. Otsailean Villarrealen aurka galdu ondoren, Athletic denboraldiko boladarik onenean sartu da: hiru garaipen eta bi berdinketa eskuratu ditu eta, horren ondorioz, jaitsierako postuetatik urrundu eta Europako postuetara gerturatu da.

Azken urteotan hain une latzak bizi ondoren, gogoak ere zerikusi handia dauka UEFA jokatzeari buruz esaten ari diren guztiarekin. Baina zenbakiei soilik jarraituz ere, argi dago helburu eskuragarria dela, beti ere bilbotarrek azken asteotako ibilbideari maiatzera arte eusten badiote.

Athleticen, hala ere, ez dute horrelakorik entzun ere egin nahi. Everesteri ere urratsez urrats egin behar zaio, eta filosofia horri jarraitu nahi diote zuri-gorriek; alde batetik partidaz partida jokatuz eta, bestetik, helburuz helburu pentsatuz. Mailari eustea da, beraz, beraien helburu bakarra, oraingoz.

«Egia da zazpi puntutako abantaila daukagula jaitsierako postuekiko, baina jarraipena oraindik ez dago matematikoki ziurtatuta», gogorarazi zuen Javi Martinezek atzo. «Gainera, bi urte oso gogorrak bizi ondoren, bete beharreko helburua denboraldia lasaitasunez amaitzea da», gaineratu zuen. «Eguneko helburua -esan zuen Igor Gabilondok ere- atzetik dauzkagun taldeak urruntzea da eta, batez ere, mailan jarraitzea ziurtatzen duten puntuak lortzea».

Ibilbide kontrajarriak

Lasaitasun horrek ez du, baina, inolako aukerarik ukatzen. Izan ere, Espanyol gaindituz, «43 puntu izango genituzke eta, mailan jarraitzearen muga zehazki non egongo den ez dakigun arren, badirudi salbatuta egon gintezkeela», onartu zuen Gabilondok. Eta, noski, epe berri bat zabalduko luke Athleticek. «Ezin diogu ezeri uko egin», aitortu zuen Javi Martinezek.

Etorkizunean zer gerta daitekeen ez jakin arren, argi dago igandekoa aukera ezin hobea izan daitekeela lehen muga horretara heltzeko. Horrela diote, behintzat, Athletic eta Espanyol azken aldi honetan gauzatzen ari diren ibilbide kontrajarriak. Talde bilbotarrak azken bost asteotan garaipenak eta berdinketak besterik lortu ez dituen bitartean, Ernesto Valverderen taldea denboraldi hasiera ikusgarrian eskuratutakoa gutxinaka-gutxinaka galtzen ari da, hamaika jardunalditan zortzi porrot jaso ondoren.

Zoritxarrez, hurrengo aurkariak une askoz hobeak bizitzen ari dira eta, beharbada, horregatik nahiago dute bilbotarrek amets handirik ez egin. «Oso egutegi gogorra daukagu» onartu zuen Javi Martinezek, Athleticek oraindik Espanyol, Deportivo, Valencia, Real Madrid, Mallorca, Murcia, Racing eta Sevillaren aurka aritu behar dela gogoraraziz, «urratsez urrats» joatearen teoria indartzeko.

EGUTEGIA

Azken asteotako boladari esker, Athletic jaitsierako postuetatik urrundu, eta Europako postuetara gerturatu da. Baina denboraldia UEFAn amaitzeko, ibilbide horri eutsi egin beharko lioke, maiatza bitartean aurrean duen egutegia gogorra izan arren.

Valverde recupera a Luis García, Tamudo y Serrán

Malas noticias para el Athletic. Dos de los jugadores más peligrosos del Espanyol, Luis García y Raúl Tamudo, además de Alberto Serrán, entrenaron ayer con normalidad tras recuperarse de los problemas físicos que arrastraban y, en principio, podrán enfrentarse el domingo al Athletic.

Todo parece indicar que Ernesto Valverde también podrá contar con David García, pese a que el lateral izquierdo sólo realizó ayer parte del entrenamiento y no pudo disputar el partidillo junto al resto de sus compañeros. GARA

Orbaiz sufre una rotura fibrilar que lo mantendrá un mes de baja

Joaquín Caparrós no podrá contar con Pablo Orbaiz durante las próximas tres o cuatro semanas, después de que ayer se confirmase que el jugador navarro sufre una rotura fibrilar en el recto anterior del cuádriceps derecho.

Además, Joseba Etxeberria sigue afectado por la lumbalgia aguda que le impidió concluir el choque ante el Recreativo, aunque, en principio, podrá enfrentarse al Espanyol. También podrá hacerlo Fran Yeste, pese a que ayer, con fiebre, no pudo trabajar.

Aitor Ocio, por su parte, se ejercitó con normalidad y tras dos jornadas de baja por una tendinopatía, se perfila como sustituto del sancionado Ustaritz en el centro de la defensa.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo