GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

TRAS EL COMUNICADO DE ETA

ETAren mezua isilik jaso du Gobernuak, eta «hori jakin bagenekien» esan du PSEk

p002_f04jpg.jpg

GARA | MADRID

Isiltasun adierazgarriz hartu dute Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuak zein PSOEko zuzendaritzak ETAk helarazitako azken agiria. Honetan zera irakur daiteke: «Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen onarpenak soilik ekar dezake aldaketa politikoa gure herrira, eta, horrela, etorkizunerako proiektu politiko guztiak gauzatzeko aukera ireki». Aurreko negoziazio prozesuan Gobernu espainolak «hautu okerra» egin zuela salatu du bertan erakunde armatuak, eta orain «esku batean Konstituzioa hartuta, beste eskuarekin errepresioaren noria kriminalari beste itzuli bat eman nahi dio», erantsi du. Ondorioz, gatazka «eta bere ondorio guztiak» aurrez aurre dituela Jose Luis Rodriguez Zapaterok gaineratu du mezuak: «Hala izaten jarraituko du 2009an, 2010ean, 2011n... Espainiako Estatuak ez baitu egonkortasun politikorik ez eta bakerik izango Euskal Herriaren autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideak onartuko dituen arte», irakur daiteke jarraian GARAk argitara eman zuen idatzi horretan.

Ohiko joera baztertuta, agiriaren inguruko aipamenik ez zuten egin nahi izan PSOEko buruzagi nagusiek. Batzuek zeharka erreparatu zioten agiriari, baina helburu bakarrarekin: EAJren gaineko presioa areagotu; beti ere ETAren argudioei erantzun gabe.

«Ezer berririk ez»

Agirian bazen «PSOEko militanteei» zuzenduriko galdera bat ere: «Ez dute ba pentsatuko inpunitate osoz euskal militanteak torturatu, atxilotu, bizi osorako kartzela zigorra ezarri edota alderdiak legez kanporatzen ikustean, ETA besoak gurutzaturik geratuko denik, ezta?». Hedabide eta ordezkari gehienek ondorioztatu dute PSOEko kideen aurkako mehatxua dela, eta horren inguruan mintzatu zen atzo Miguel Buen PSEko Gipuzkoako idazkari nagusia. Horretan «ezer berririk ez» dagoela erantzun zuen.

«Sozialistok jakin badakigu ETAren mehatxupean gaudela, betidanik», argudiatu zuen Miguel Buenek. «Ez dugu inoiz geure burua ETA talde terroristaren bertsio ezberdinen mehatxuetatik urrun ikusi», erantsi zuen. «Bertsio ezberdin» horien artean, honako adibideak aipatu zituen: «Pistola eramaten dutenak, lehergailuak eramaten dituztenak, atentatuak prestatzen dituztenak, kalean xantaiak eragiten dituztenak, eta, zuzenean nahiz zeharka, informazioa ematen dutenak ere», aipatu zuen.

PSOEko kideei eginiko itauna, beste batekin ihardetsi zuen Gipuzkoako agintariak: «Inoiz egon al da ETA besoak gurutzaturik? Nazioarteko presioari eta polizia presioari esker besoak askatzeko gai ez denean baino ez da gertatu da hori. Orain ere duten presio hori bera, alegia», ziurtatu zuen Miguel Buenek

Bestetik, PPko agintariek agiria PSOEri bidea markatzeko erabili zuten beste behin ere. Madrilen ez zuten adierazpen nabarmengarririk egin; bai, ordea, Euskal Herrian.

PPren baldintzak

Leopoldo Barreda, alderdi horrek EAEn duen eleduna, «ETA menderatu eta Zuzenbide Estatuaren tresna guztiak erabiltzearen garrantziaz» mintzatu zen. Bi horiek lirateke, Barredaren ustez, PP eta PSOEren arteko adostasuna eta elkarlana lortu ahal izateko irizpideak. Bat-etortze hori eskuratzeari «premiazkoa» deritzo Barredak.

Bide beretik jo zuen Bizkaian PPko presidente Antonio Basagoitik; baina honek argi ikusten du «PSOEren erantzukizuna nabarmenago azpimarratzen dela eta PSOE helburu terrorista gisa kokatzen dela». Erantzuteko modu bakarra «ETA garaitzearen aldeko apustua» berrestea dela adierazi zuen berriro ere Basagoitik, eta hori egingo balu, beren «babes politiko osoa» izango lukeela azaldu zuen.

«Jokaera irmo eta gogorra» ezinbestekoa dela aipatu zuen, eta PSOEk azken boladan hori agertu izana onartu eta txalotu zuen. Horren haritik, nabarmendu zuen jarrera hori har- tu izanagatik jasotzen duela ETAren kritika.

«Norbera terrorismoaren helburu dela sentitzea oso gogorra da, baina PSOE zuzen ari da jokatzen; txarrena kontrakoa litzateke, hau da, ETAk Gobernuaz ongi hitz egitea», esan zuen.

Antzeko mezuak, alegia, «ETA menperatzen» ahalegindu beharra, bota zituen Rosa Diez diputatuak. UPyD alderdi berriko ordezkariak kezka berezia agertu zuen agiria Estatu espainoleko Gorteak osatu ziren egunean zabaldu baitzen.

Barkos dice antes de visitar al Rey que «el principal obstáculo de la autodeterminación es ETA»

El Gobierno de Lakua, los partidos que lo conforman y la coalición Nafarroa Bai insisten tras el comunicado en acusar a ETA de ser la principal traba para la consecución del derecho de autodeterminación que la organización armada reivindica para Euskal Herria. Así lo recalcó, por ejemplo, la diputada de NaBai, Uxue Barkos, en un escenario significativo: declaraciones realizadas en el Congreso tras reunirse con el PSOE y pocos minutos antes de entrevistarse con el Rey español en La Zarzuela, en ambos casos para tratar cuestiones relacionadas con el proceso de investidura de José Luis Rodríguez Zapatero. Preguntada por el comunicado, Barkos dijo que «en estos momentos, en la reivindicación del derecho de autodeterminación el principal obstáculo es ETA».

En las citadas reuniones, Barkos ligó su abstención o no ante Rodríguez Zapatero a otra reivindicación diferente: que el PSOE cambie de socios en Nafarroa, bien ahora o bien en el transcurso de la legislatura (que se acaba de iniciar hace apenas un año en el caso del Parlamento navarro).

Por lo que respecta a ETA, tras el comunicado anticipado el martes la diputada navarra defendió que las formaciones abertzales «debemos ser los primeros que lideremos, debemos ser la vanguardia de plantar cara a ETA y a quienes están de acuerdo con las estrategias de la violencia».

Mientras tanto, desde Lakua la portavoz del Gobierno de Ibarretxe, Miren Azkarate, manifestó que ETA «no representa a nadie» y defendió que «la solución de los problemas políticos de este país está en manos de la ciudadanía, en los partidos políticos que la representan y de las instituciones democráticas».

En paralelo, el Gobierno de Gasteiz reiteró su compromiso de luchar contra «los que amenazan, extorsionan y matan» con «las armas de la ley en la mano». Y se solidarizó, tras el comunicado, con el PSOE y la Ertzaintza especialmente, según explicó Miren Azkarate.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo