GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-jasotzea Txapelketa

Hiru gazte arituko dira lehian Etxauri harriarekin

J.L. | DONOSTIA

Etxaurin, bertako harri bereziarekin txapelketa jokatuko da etzi eguerdian, 12.30etik aurrera. Urte askotan bazterrean eduki ostean, orain dela urte gutxi berreskuratu zuten, eta berarekin lehiaketak antolatzen hasi ziren.

Aurtengorako, Telleria II.a, Bertiz eta Urrutia deitu dituzte, hiru harri-jasotzaile gazte. Irabazlearentzat ere sari berezia izango da, harriaren pisua ardo litrotan emango baitzaie. Garaipena lortzen duenak bolada batean ez du ardorik erosi beharrik izango, harriak, 136,5 kilo pisatzen baititu. Bost minutu izango dituzte lanerako, eta orain arteko marka Ostolatzak dauka 13 jasoaldi eginda.

Leioa

Leioan, Ondizko probalekuan, bihar 21.00etatik aurrera Euskal Herriko idi-proben finala jokatuko da. Bertarako, honako uztarri hauek lortu dute sailkatzea: Erreistaren, Txertudiren eta Bikiaken idiak. Oren erdi bat izango du biko bakoitzak lanean aritu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo