Mila Gallastegiren «Travesía del Sahara a pie» dokumentala ikusgai izango da
XIV. Ibiltarien Astean, gaur «Travesía del Sahara a pie» dokumentala ikusiko da. Ikus-entzunezko honetan Mila Gallastegik Aljeriako Tussuli N'Ajjer mendizerraren inguruan oinez eginiko bidaia kontatuko du. Harriz eta dunaz osatutako paisaia anitza da. Bidea bertako ohiko garraiobidea, hots, dromedarioa, erabilita egin zuen, bertako tuareg-ak lagun zituela. Basamortuko irudiez, soinuez eta xarmaz gozatzeko aukera paregabea Ipar Haize elkartera gerturatzen direnentzat.