GARA > Idatzia > Non Zer

Euskal Liburu eta Disko Azokako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da

Lehiaketa honek 43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako kartel ofiziala aukeratzea du helburu. Parte hartzen duenak lan bakarra, originala, argitaratu gabea eta teknika librekoa aurkeztuko du. Lanak behar bezala paketatuak aurkeztu behar dira, euskarri zurrun baten gainean muntatuak, epaimahaiak baloratu eta, halakorik behar izanez gero, erakusgai jartzeko. Kartelean derrigorrez agertu beharreko testua hauxe da: «43. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. 2008ko Abenduaren 5etik 8ra». Lanak aurkezteko epea ekainaren 27an amaituko da, Gerediaga Elkartean, Astola auzoa, 26. (48220 Abadiño. Informazioa: 94 681 80 66 telefonoan edo gerediaga@durangokoazoka.com.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo