Bilbo
Ibaizabal Internet bidezko eta euskara hutsezko telebista aurkeztuko dute
Atzo ilunabarrean jarri zen martxan Bilboko lehen euskarazko telebista, Bilboko Kafe Antzokian ospatu zuten aurkezpen ekitaldian. Bilbo Handian euskara hutsezko ikus-entzunezkoak martxan jartzeko propio sortutako Ibaizabal-Mendebalde kultura elkarteak abiarazi du proiektua eta www.ibaizabaltb.com helbidean izango da ikusgai. Bilboko eta bilbotarrentzako telebista izatea du helburu, eta hiriburuko gizartearekin nahiz kulturarekin zerikusia duten gertaeren berri eman nahi du. Arduradunek aditzera eman dutenez, Ibaizabal Telebista ez da, inondik ere, produktu itxi edo amaitu bat, eta «izaera herrikoia eta parte hartzailea aldarrikatzen dituen neurrian, bilbotarrak modu aktibo batean esku hartzera gonbidatu nahi ditu».