GARA > Idatzia > Kultura

Vilgot Sjman zinemagile suediarraren filmak, Bilboko Arte Eder Museoan

GARA | BILBO

Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekak Vilgot Sjman zinemagile suediarraren atzera begirako zenbait emanaldi eskaintzeari ekin dio atzo hasi eta maiatzaren 10era bitartean. Saioak 18.00etatik 20.00etara izango dira eta sarrerak 3 eurotan eros daiteke.

Metro Bilbaok babesturiko eta Stockholmeko Svenska Filminsttitutet zentroarekin elkarlanean antolaturiko ekimenak Sjmanen filmografiaren «onena» bilduko du, Bilboko museoaren ordezkarien arabera.

Vilgot Sjmanen lehen lan arrakastatsua «491» filma izan zen; Suediako gazteriari buruzko «istorio polemiko» bat da, bere herrialdeko zentsurak debekatu zuena.

Emanaldiak museoko auditorium berrian izango dira, eta eskainiko diren pelikulen artean daude «Trots» (Erronka, 1952), «lskarinnan» (Maitalea, 1962), «491» (1964) eta «Klnningen» (Jantzia, 1964), besteak beste.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo