Lesioa
Ebakuntzagatik Ligari agur esango dio Pablo Orbaizek
Orkatilean dituen arazoak konpontzeko, erdilari nafarra operazio gelatik pasatuko da gaur Gasteizen
Beñat ZARRABEITIA | BILBO
Pablo Orbaizek agur esan dio denboraldiari. Elkanoko jokalariari ebakuntza egingo diote gaur, Gasteizen, bere eskuin orkatilean daukan antropatia zuzentzeko. Ondoren, Athleticeko jokalariak hiru edo lau hilabete beharko ditu erabat osatu ahal izateko. Beraz, 2008-2009ko aurredenboraldiaren bukaera arte, behintzat, abuztura arte, ezin izango du teknikari zuri-gorrien esanetara egon.
Nafarrak 23 norgehiagoka jokatu ditu aurten eta, aurreko asteburuan, Espanyolen aurka ezin izan zuen aritu zuntz haustura bat duelako. Orain, denboraldi osoan pairatu dituen min horiek konpontzeko ebakuntza egingo diote. Orbaizek hilabete luzez geldirik egon behar duen lehen aldia ez da, hala ere. Erdilari nafarra, 2002. eta 2006. urteetan belaunetako lokailuak hautsi, eta zortzi hilabetez egon zen jokatzeko aukerarik gabe.
Orbaizenaz gain, Athleticentzat beste albiste txarrik ere eman zuten atzo sendagileek. Del Hornok bere eskuin hankako soleoan gainkarga bat dauka eta arazo hori sendatu arte, Meatzetako jokalariak bizpahiru aste beharko ditu zelaira bueltatu ahal izateko. Koikilik hartuko du haren lekua hamaikakoan.
«Zoriontasuna arnasten da»
Bestalde, Caparrósen gizonak atzo hasi ziren Deportivoren aurka igandean jokatu behar duten partida prestatzen. Zuri-gorrien artean, Ocio -zalantzazkoa da oraindik-, Ustaritz eta Gabilondo beste taldekideak baino lehenago erretiratu ziren. Azken biek gainkarga bana dute, eta ikusi beharko da asteburuan zein den beraien egoera.
Beste guztien inguruan, nobedade gutxi, akaso Ander Iturrasperen presentzia da aipatzekoa. Abadiñoarrak urtea Baskoniarekin hasi zuen, eta Bilbao Athleticen aritu ondoren Caparrósen arreta bereganatu du. Hala ere, ez dirudi debutatzeko aukera asko izango duenik aurten.
Lezamako prentsa aretoan Fernando Llorente agertu zen. Aurrelariari golak egiteko bolada amaitu zaion arren, taldearentzat lan eskerga egiten jarraitzen du, eta taldea ematen ari den maila onean igartzen ari da hori. Zuri-gorriek sei partida daramatzate galdu gabe, eta bukatzeko zazpi jardunaldi falta direnean, salbazioa erdietsi dute jada. Egoera hori aintzat hartuta, Llorentek aldagelan «zoriontasuna arnasten dela» esan zuen. Izan ere, Athleticeko aurrelariaren ustez, «gauzak ondo doazenean armonia handiagoa dago eta guztiok pozik gaude».
Europarako bidea eman dezaketen postuetara begira jarraitzeko ezinbestekoa da Riazorren punturen bat urratzea. Hori uste du aurrelari zuri-gorriak berak ere, baina azaldu duenez, «partida zaila izango dela jakin behar dugu, galduz gero aurreratuko gaituzte eta oso egoera onean ailegatzen garen bi talde gara. Beraiek ere oso emaitza onak atera dituzte sistema aldatu, eta bost atzelarirekin ari direnetik».
Hurrengo denboraldian Europan aritzeko aukeren inguruan galdetu zitzaionean erantzun zuenez, «pausoz pauso jarraitu behar dugu oraindik». Baina egoeraz jabetuta, «orain gauza polit bategatik ari gara lehian, ez jaitsierako postuek sortzen duten egoera lazgarrian», gaineratu zuen Fernando Llorentek.
Athleticek, beste behin ere, ehunka zale bilduko ditu etxetik kanpoko partida batean. Igandean, Coruñan, Riazorreko harmailetan 1.500 bat zale zuri-gorri elkartzea espero da.
Abadiñoko erdilaria lehen taldearen lan saioan egon zen atzo. Baskonian hasi zuen urtea, baina jada filialean debutatu du, eta Caparrósek gustuko du. Hala ere, araudiaren arabera, aurten jada soilik hiru aukera lituzke estreinatzeko.
El semanario alemán Der Spiegel ha publicado en su edición de esta semana un extenso artículo dedicado a la filosofía del Athletic. Bajo el título «Bollwerk der basquen» (el baluarte vasco), la publicación ofrece una amplia información sobre el club y su historia. Asimismo, el autor del reportaje recoge las opiniones de Fernando García Macua, Joxe Anjel Iribar y Koldo Asua.
Esta no es la primera publicación internacional que repara en la filosofía del Athletic, su principal seña de identidad, ya que hace escasos meses el Daily Telegraph británico publicó otro artículo con el nombre «Athletic Bilbao live out the Basque ideal» (el Athletic expone al exterior el ideal vasco), o el periodista Phil Ball realizó un reportaje para la ESPN americana con motivo del choque que jugaron Athletic y Betis. En Italia, Simone Bertelgni escribió el libro «Il ultimo baluardo» (el último baluarte) con el Athletic como base.
Ejemplos que demuestran la vigencia y admiración internacional a la filosofía por encima de las falsas «encrucijadas» que inventan algunos aquí cerca.
B.Z.