GARA > Idatzia > Ekonomia

Mixel Larralde izanen da aurrerantzean CFDT sindikatuko idazkari nagusia

Mixel Larraldek ordezkatuko du aurrerantzean hamabi urtez Euskal Herriko CFDT sindikatuaren idazkari nagusi izan den Jean-Baptiste Etxeto, Garapen Kontseiluko gidaritza hartu baitu azken horrek.

p040_f02.jpg

Arantxa MANTEROLA |

Sortzez mauletarra, Turbomecako langilea aspaldidanik ari da metalgintzako sail sindikalean lanean eta zuzendaritza nagusiko partaide ere bada.

Baionan ehun bat afiliatu eta kideren aitzinean egindako ekitaldian izendatu zuten ofizialki idazkari nagusia. Hitza hartu zuenean, Etxetok sindikatu barnean egindako «lan eskerga» goraipatu, eta haren eskarmentuaren berri eman zuen. Gaztetatik tornulari, herritik kanpo egin zuen lan, 1981ean «herriminak jota», Euskal Herrira itzuli zen arte. Lau urte geroago afiliatu zen CFDTn eta geroztik metalgintzako sailean aritu da buru-belarri.

Ruwel, Chupa-Chups, Orma eta Safam enpresen itxierak utzitako «bihotzondoko garratzak» gogoratu zituen, sindikatuak aitzinean dituen erronkak aipatu aurretik.

Elkarrizketa soziala helburutzat hartuta, Larralderen esanetan, hiru lan ardatz izango ditu sindikatuak datozen hilabeteetan: urte amaierako Prud'Hommes hauteskundeak, sindikatuaren Kongresua egitea eta Akitaniako Kongresuan finkatutako lan ildoak gauzatzea.

CFDT da Ipar Euskal Herriko lehen erakunde sindikala. Bozen %33 lortu zuen azken Prud'Hommes (Lan aferetako auzitegia) hauteskundeetan.

HIRU LAN ARDATZ

Elkarrizketa soziala helburutzat hartuta, Larralderen esanetan, hiru lan ardatz izango ditu sindikatuak: urte amaierako Prud'Hommes hauteskundeak, sindikatuaren Kongresua egitea eta Akitaniako Kongresuan finkatutako lan ildoak gauzatzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo