GARA > Idatzia > Hemeroteka

Amagoia Iban 2008/4/11

Mamuak

Berria

(...)batek baino gehiagok salatu du Raxoi popularraren harrotasuna. ETAren aurkako borrokan PSOEren eta PPren arteko hitzarmena nahikoa dela adierazi duelako, adibidez, Espainiako Kongresuan ordezkaritza daukaten gainerako alderdien iritzia gutxietsiz. Denen oniritzia nahi duela erantzun dio Zapaterok, baina PPri begirako hitzaldiak egin ditu, zalantzarik gabe. Horiek horrela, bipartidismoaren mamua haizatu duenik bada inguruotan.

Mamu hori, ordea, Euskal Herrian agertu da, ez Madrilen. Eta ez ETAren aurka, EAE-ANVren kontra baizik. Eta sozialistekin lan ildoa adostu dutenak ez dira PPkoak, EAJkoak baizik. Gainerako alderdiek, nahi badute, erantsi dezatela euren sinadura testuaren azpialdean.

Arrasaten alkatearen aurkako zentsura mozioa babesteko asmorik ez izatetik, EAE-ANVko alkateak kargutik kentzeko ahalegin orokorrera pasatu dira jeltzaleak. Barkatuko didazue txiste merkea, baina Sabin Etxean suma daitezke Erkoreka diputatuak aurrekoan aipatu zituen joaldunak, entzierroan. Adarrak nola -argi dago nortzuengana- zuzendu erabakitzen. Eta bai, Ibarretxeren itzal mamutuarekin espiritismoa egiten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo