«Arregi eta Ttotto ez al dira biktimak?», galdetu du Zizurkilgo ezker abertzaleak
Joxe Arregi eta Joxelu Geresta, «Ttotto», biktimak ez ote diren galdetu zien atzo Zizurkilgo ezker abertzaleak agintariei eta gainerako alderdiei, bi herritar horiek gogoratzen dituzten plazen izenak aldatzeko abiatutako kanpainaren harira. Gatazka orok biktimak «alde guztietan» eragiten dituela gogorarazi zuen, «modu eta kopuru berean ez bada ere», eta gehiago izan ez dadin lan egiteko prest agertu zen.
GARA |
Azken aste hauetan, Euskal Herriko hainbat udalerri eta auzoetako plazen eta kaleen izenak hartu dituzte jomugan agintari espainolek. Zehazki, PSOEren Gobernuak EAEen duen ordezkari Paulino Luesmak eskaera egin die hainbat udali izen horiek alda ditzaten, ETAko militanteei «gorazarre» egiten die-lakoan eta erakunde armatua- ren biktimentzat «mespretxua» direlakoan. Zehazki, Hernaniko, Leioako, Donostiako, Astigarragako, Elgetako, Etxebarriko, Zornotzako, Durangoko eta Zizurkilgo alkateei eskatu die herri horietako kale eta plaza batzu-en izenak jartzeko Udalak bere garaian hartutako akordioak igor ditzatela.
Hilaren 5ean, zenbait komunikabidek kaleratu zuten Zizurkilgo Udalak herriko bi plazaren izenak aldatu nahi dituela: Joxe Arregi eta Joxelu Geresta plazak, hain justu. Iturri horien arabera, proposamena PPren zinegotziak egin zien gainerako udal taldeei (ezker abertzaleak ez du ordezkaritzarik, auzitegi espainolek legez kanpo utzi baitzuen EAE-ANVren hautagaitza iazko udal hauteskundeetan), eta akordioa lortu zuten. Bihar bertan berretsi nahi omen dute erabakia. EAJk bost hautetsi ditu (eta Alkatetza), EAk eta PSEk bina, eta EBk bat.
Berri horien aurrean, prentsaurrekoa eman zuten atzo herri horretako ezker abertzaleko ordezkariek, honakoa nabarmentzeko: «Argi adierazi nahi dugu Joxe Arregi eta Ttotto oroitzen dituzten plaza izenak edo oroitarriak kentzea herriko biktimei iseka egitea dela. Ez gaude ados, eta ez dugu onartuko». Beren ustez, Udalak gai honetan «amore ematen badu, hurrengoa zer izango da? Zein da EAJ eta EAren helburua, herritarrak mespretxatu eta espainiar eskuinaren lagun bihurtzea?».
«Erabilera gaiztoa»
Auzi honetan, biktima kontzeptuaren «erabilera gaizto eta interesatua» sumatu dute independentistek. Gogorarazi zute- nez, «historiako gatazka guztietan ikus dezakegu, modu eta kopuru berean ez bada ere, alde guztietan izaten direla biktimak. Gerra Zibilak aztarna sakona utzi zuen gure herrian, eta biktimak noski, bi aldeetan izan ziren. Bigarren Mundu Gerran, berdin. Orain, egunero jasotzen dugu biktima palestinarren berri, baina Israelen ere badira hildakoak, biktimak».
Horren haritik, Zizurkilgo ezker abertzaleak honakoa adie-razi zuen: «Guk argi dugu Isaias Carrasco biktima dela, baina baita Joxe Arregi ere. Capbre- tonen hildako guardia zibilak biktima dira, baina baita Joxe- lu Geresta ere. Alde bateko bik-timak soilik ikusten dituzte batzuek. Geuk, ez». Duela aste batzuk gertaturikoa ere ekarri zuten gogora. «Udalbatzaren erabakiz presoen herriratzea-ren alde udaletxean jarri zen zapia kendu eta bideoa Inter- neten jarri duenak, zer irakaspen demokratiko eman behar digu?», galdetu zuten, PPko zinegotziak egindako ekintzari dagokionez.
«Ez dugu beste bakar bat nahi»
Joxe Arregiren eta Joxelu Gerestaren heriotzak gogoratu zituzten. Lehena 1981eko otsailaren 4an atxilotu zuten Madrilen. «Bederatzi egun geroago, hilotz zen. Zortzi egunez etengabe torturatu zuten; 73 poliziak parte hartu zuten galdeketan. Era guztietako torturak egin zizkioten», salatu zuten. Eta Arregiren azken hitzak, 12 de Octubre ospitalean beste atxilotu bati egindakoak, mahairatu zituzten: «Oso latza izan da». Handik ordu gutxira hil zen.
Joxe Arregi ETAko kide zela esaten duen epairik ez dagoela gaineratu zuten, «bai, ordea, torturaren ondorioz hil zutela nabarmentzen duen epaia. Zoritxarrez, torturatzaile izateaz `zigortu' zituztenak egun polizia-buru lanetan ari dira». Horre- xegatik, ondoko galderak egin zituzten jarraian: «Ez al da Joxe Arregi oroimena merezi duen biktima bat? Herriak bizkarra eman behar al dio?».
Joxelu Gerestaren kontrako inolako epairik ere ez dagoela esan zuten. «Bake prozesu betean hil zuten; 1999ko martxoaren 20an agertu zen hilda. Gorpuak zituen ezaugarriei errepa- ratuz, auzi medikuak argi azaldu zuen ez zegoela inongo aztarnarik bere buruaz beste egin zuela esateko», nabarmendu zuten zizurkildar horiek. Kasua artxibatu egin zuten, baina. «Estatuak egindakoa estali nahi izan du. Ez al da Ttotto biktima bat?».
«Zizurkilgo ezker abertzaleak argi adierazi nahi du ez duela biktima bat bera ere gehiago nahi. Biktima bakoitzak mina eragiten du, biktima guztiek eragiten dute sufrimendua. Gu prest gaude biktima gehiago egon ez dadin lan egiteko, herri honen gatazka behingoz konponbidean jartzeko».