GARA > Idatzia > Euskal Herria

Nafarroako kolektiboek Bardeen aldeko ekimena babestu dute

Bardea ariketa militarretarako erabiltzearen kontrako manifestuaren bultzatzaileek datorren larunbaterako deitu duten manifestazioari dagoeneko agertu dioten babesa aurkeztu zuten atzo Iruñean. Orain arte, hainbat udaletxek publikoki eman diete babesa, eta atzo 22 kolektibok baino gehiagok emandako atxikimenduaren berri jakinarazi zuten.

p024_f01_148x108.jpg

GARA |

Bardeako Tiro-Poligonoaren kontrako mugimenduak atzo jakinarazi zuenez, datorren larunbaterako deitutako manifestazioari Nafarroako hainbat kolektibok eman dio babesa. Santi Llorente bozeramaileak atzo Iruñean egindako agerraldian eman zuen berria: Eko- logistak Martxan, Itoitzekin Solidarioak, Aldea, Sodepaz Nafarroa, Mugarik Gabe, Askatasuna, Etxerat, KEM-MOC, Komite Internazionalistak, Bilgune Fe- minista, Emakume Internazionalistak, Subeltz, Kimetz, CJC-GKK (Komunista Gazteen Kolektiboa), Segi, IGA, LAB, EHNE, Lurra, Gurelur eta Askapena dira orain arte beren atxiki-mendua erakutsi duten taldeak. Izan ere, atzo azaldu zutenez, deialdia Nafarroako gizarte osoari zabaldu nahi izan diote, kargu publikoetatik hasi eta alderdietako militante eta bozka emaile guztiei.

«Gure lurraldearen defentsan»

Manifestazioa datorren larunbatean, apirilaren 19an, izanen da. Iruñeko Golem Zinemetatik abiatuko da, 17.30ean. «Bardeetatik ospa!» izanen da leloa, parke naturala ariketa militarrak egiteko toki gisa erabiltzeari aurten utz diezaiotela eskatuz. «2008a izan dadila Bardeetako tiro poligonoa betiko itxiko den urtea», adierazi zuten poligonoaren kontrako manifestuaren bultzatzaileak. Beren hitzetan, kalera ateratzearen arrazoia «gure lurraren defentsa da», hala, «ez dadin gehiago NATOren gudu-hegazkinen entrenamendurako lekua izan».

Alderdi politikoei zuzendu, eta «larunbatean ez daitezela ezkutatu» eskatu zieten, eta herrialdearen defentsan beraiek ere kalera atera daitezela eskatu. Aldi berean, programa politikoekin «koherenteak» izan daitezela exijitu zieten, «Bardeak Espainiaren defentsa militarraren intereserako toki izateari utziz».

Beren aldarrikapena azalduz, tiro poligono bat ingurune babestu batean kokatzeak dakartzan kontraesan eta ondorio kaltegarriak ekarri zituzten gogora. Alde horretatik, salatu zuten «herriguneen gainetik gudu hegazkinak lur-arraseko hegaldiak egiten ibiltzea, hots-muga hautsiz eta 2.297 hektarea dituen tiro-eremu batean». Gudu hegazkinentzako tiro poligonoen nazioarteko hitzarmenaren segurtasun araudia ez duela betetzen adierazi zuten. Araudiak eskatzen duenaren arabera, 16.000 hektarea izan beharko lituzke, 18 km. luzeran eta 9 zabaleran.

Ildo berean, tiro poligonoaren existentzia onartu, eta ariketa horien helburuen «konplize» ez dutela izan nahi adierazi zuten: «Kosovon haurrak hiltzeko, Afganistanen herri osoak suntsitzeko, Libian gizon-emakumeak akabatzeko, gazteak Palestinan, familiak Iraken». Hainbat Udalek dagoeneko babesa eman diote manifestuari, eta atzo gainerakoak horretara animatu zituzten; militarrei baimena emanez dirua ordainetan hartzeari uko egin eta Madrilgo Defentsa Ministerioari ezezkoa ematea eskatu zioten Bardeako Juntari.

Una marcha ciclista rechaza las fábricas de armas en Bizkaia

A convocatoria de los colectivos antimi-litaristas Kakitzat y KEM-MOC, una marcha ciclista partió desde el Palacio Foral de Bilbo para recorrer las localidades de Getxo y de Barakaldo, para mostrar su rechazo a la fabricación de armas en Euskal Herria. Concretamente, visitaron las fábricas de Sener (Getxo) y Precicast (Barakaldo), empresas que venden sus útiles militares a ministerios de Defensa y Fuerzas Armadas de EEUU, Inglaterra, Marruecos, Egipto, Brasil, México y Argentina, entre otros. Los antimilitaristas exigieron el cese de esta actividad y solicitaron a la Administración que deje de subvencionarla. Asimismo, indicaron su deseo de «convertir la industria militar en civil», citando como ejemplo la fábrica de bicis Orbea.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo