GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Amateur | Berrikustea

Amador eta hasiberriak nabarmendu dira hasieran

Café Baqué, Seguros Bilbao, Bidelan-Kirolgi eta Caja Rural taldeek ez dute oraindik garaipenik erdietsi

p050_f01_111x111.jpg

Unai IRARAGORRI | BILBO

Bost talde euskaldunek besterik ez dute garaipenik lortu orain arte. Izen nagusia Andrei Amadorrena da, eta Lizarte da talderik oparoena. Bestetik, 2008. urteko hasiberriek sekulako maila eta goi mailako dohainak erakutsi dituzte. Beraz, Euskal Herriko tropelak etorkizun oparoa izango duela ematen du.

Amador da protagonista nagusia, zalantzarik gabe. Lizarte taldekoak erakustaldiak eman ditu, eta besoak altxatu ditu Soraluzen, Laukizen eta Gorlan; Beldak besterik ez zuen gainditu Valenciagan, eta laugarren sailkatu zen Aiztondo Klasikoan; horrez gain, Lizarran ez zion garaipena lehiatu Iraizoz taldekideari. Ibilbide oparoa, beraz; eta ziurtatu egin du profesionaletarako jauzia Caisse d'Epargne taldean. Manolo Azconaren Lizartek bost garaipen pilatu ditu, Amadorren hiru horiek; Iraizozena Lizarran, eta Sánz gaztea Zornotzan gailendu ziren.

Naturgas Energia berriak maila ederra eman du estreinaldian; batez ere, hasiberriak ditu eta maila gorena eman dute. Hain zuzen, Martinek Lehendakari Txapelketaren Ereñoko eta Lizartzako lasterketak irabazi zituen. Echeverz, ordea, ezin hobeto ari da, eta sekulako saria eskuratu zuen igandean, Beasaingo Loinaz Klasikoa poltsikoratu baitzuen. Landa eta Aberasturi protagonistak izan dira, baita Ilundain ere.

Beste lau taldek bakarrik irabazi dute. Azpiru-Ugartek multzo sendoena du; Lanak Espainiako Kopako Guerrita irabazi zuen, eta Ferrarik aurrenekoa erdietsi du Villatuertan. Filgueirak, berriz, garaipenik lortu ez duen arren, podiuma zapaldu du Gorlan, Soraluzen eta Laukizen. Artola eta Bravo hasiberria ere nabarmendu dira.

Azysak ere bi lasterketa ditu, Taldea Katalunian nabarmendu da; Zugastik bi lasterketa irabazi ditu, eta Colomek eta Fitek aurreneko postuak bete dituzte. Telco taldean, Moyanok garaipena eman zion taldeari Ororbian.

Ospearen atzetik

Café Baqué, Seguros Bilbao, Bidelan eta Caja Rural, berriz, hutsean dira. Durangarrek gora egin dute, eta Estebanen goi mailan ari da. Seguros Bilbao-k ere garaipena gertu izan behar du; multzo motza du baina polita. Eta Oleak, Egoitz Garcíak, Palaciosek, Izagirrek, Morras, Agesta edota Antonek dohainak dituzte erakusteko. Gipuzkoarren artean, Arantzabal eta Larralde nabarmendu dira. Azkenik, Caja Rural-eko mutilak ez dira ongi hasi, eta ezer gutxi frogatu dute errepidean.

Beste hasiberri batzuk goraipatzekoak dira, halanola: Ocampos eta Iparragirre (Belca), Ibarguren (Bruesa), Fernández (Ibaigane Opel), eta Izagirre (debabarrena).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo