GARA > Idatzia > Errugbia

Getxok Pozuelo hartuko du Kopako finalerdietan

p052_f02.jpg

J.L. | DONOSTIA

Getxo taldeak Pozueloren aurka jokatuko du Espainiako Kopako finalerdietan. Bizkaitarrek etxean erabaki beharko dute auzia, eta horrek finalean izateko aukera ederra eskainiko die.

Sekulako denboraldia egin dute. Ligan maila bikaina eman dute, eta Kopako final-laurdenetan ere erraz gainditu dute Bera Bera, Donostian bertan menderatuta. Aspaldiko denboraldirik onena egiten ari dira Asier Basterretxeak zuzentzen dituen mutilak, eta oraindik gauza politen bat egiteko ere aukera ederra dute Getxokoek.

Top 14an, berriz, Avironek jokalari berri bat izango duela iragarri zuen atzo, Jonny Howard ingelesa ekarriko baitu, hemendik eta denboraldia amaitu bitartean. Northampton taldean aritu da orain arte, Ingalaterrako Ligako Lehen Mailan.

Howard Tillolesen lekua betetzera dator, izan ere, Avirongo jokalariak belauna apurtu baitzuen orain dela bi aste, eta bederatzi bat hilabetez geldirik egon beharko baitu. Bestetik, Iñigori eta Bernardi kontratua beste bi urterako luzatu dietela baieztatu zuen atzo Aviron Baionakoak.

ASBko neskak

Emakumezkoen Frantziako Lehen Mailan, ASB Baionakoak Reigntoisen zelaian, sailkapeneko bigarrenaren zelaian, 12-17 irabazi zuen, eta hala, multzoko lehen postua segurtatu zuten lapurtarrek. Orain arteko partida guztiak irabazi egin dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo