GARA > Idatzia > Euskal Herria

Igeldok Donostiako Udalaren «adarjotzea» salatu eta herri librea izateko nahia berretsi du

p024_f02_088x096.jpg

GARA |

1995ean Gipuzkoako Batzar Nagusien aitzinean herri librea izateko eskaera aurkeztu zutenetik, hainbat gorabehera jasan behar izan dituzte ideldotarrek; horietako ge- hienak Donostiako Udalarekin izandako harremanetan gertatu dira. Atzo Igeldoko Herri Kontseiluak eta Itsas Aurre Elkarteak jendaurrean agertu zuten harreman horiek bertan behera uzteko asmoa, beraien hitzetan, «Udala adarra jotzen ibili delako».

1998an Donostiako Udalak «Udal Entitate Txikia» izaera eskaini zion Igeldori, gisa horretan segregazio prozesua itxi bitartean gutxieneko autonomia bat izan zezan. Igeldotarrek onartu egin zuten, baina geroztik egin beharrekoa zen eztabaida Udalak alboratu egin duenez, ez du aitzinera egin proposamenak. Azken gertaera EAk prozesu hori bultzatzeko Udalean aurkeztutako mozioa izan da, PSEk eta EBk kontra bozkatu baitute. Horregatik, Igeldotik argi utzi nahi izan dute beraien aldarrikapena bereiztea dela, eta erabakia Batzar Nagusiek hartu behar dutela. Udalak eskainitako bideari buruz, «iruzurra» izan dela eta «antzerki zakar honekin jarraitzeko asmorik ez» dutela adierazi zuten.

Udalaren proposamena

1995ean eskaera eginda, Donostiako Udalari zegokion erantzuna, baina atzeratu egiten zuenez, auzitegietako bidea hartu zuen. 1998an bereizketaren kontra bozkatu zuen. Batzar Nagusiek ez zuten erabakirik hartu nahi izan, epaitegietan hartzekoa baitzen Igeldoren kasuan zein urtetako legedia aplikatzeko erabakia. Bereizketarentzat baldintza zailagoak jartzen dituen Foru Lege bat atera da geroztik, baina 1995ekoa betetzea erabaki dute epaileek, ordukoa baita igeldotarren eskaera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo