«Hor al zaude?» umore eta fantasiazko lana Principal Antzokiko oholtza gainean
Etxez aldatu berri den bikotea. Etxebizitza txikia eta deserosoa da, eta kaosa da nagusi. Gainera, beren etxe berrian gizon ikusezin baten presentzia sumatu dute. Eta, hori gutxi balitz, izaera txarreko gizon horrek ez du oso ondo onartu iritsitako bikote gazteak beren espazioa betetzea. Hori da «Hor al zaude» obra gidatuko duen hari nagusia. Asier Hormaza eta Ainhoa Aierbe aktoreak dira antzezlanean protagonista.