GARA > Idatzia > Musika

Disko Berriak Aritz Sound System

Bi harriz, lau xori

p058_f02_183x100.jpg

Gaztelupeko Hotsak disko etxeak iaz hamabi urte bete zituela ospatzeko disko berezia kaleratu zuen abenduan «Hotsak dantzan» titulupean eta «Bi harriz, lau xori» lelopean. Diskoak duen interesagatik eta jaso duen arreta eskasa ikusita, tarte honetan aipatzea beharrezkoa iruditu zaigu. Disko etxeko arduradunen esanetan, lan hori Soraluzeko etxe honek zituen bi hutsune betetzera zetorren; batetik, urtetako ibilbide horretan musika elektronikoari tarterik eskaini ez izana, eta bestetik, disko etxean lanak kaleratu dituzten taldeen disko bildumarik atera ez izana.

Gaztelupeko Hotsakeko katalogotik talde eta abeslariak aukeratu eta hauen kantuekin nahasketa berriak edo erremixak egiteko ardura, berriz, Jimmy Bidaurreta musikariari eman zioten. Tapia eta Leturia, UEK, Txuma Murugarren, Morau, eta Gaztelupeko taldeen kantu ezagunak hartu eta nahasketa berriak egin dizkio, Deabruak Teilatuetan eta Maider (Alaitz eta Maider) abeslariaren argitaratu gabeko kantuekin batera.

Musika beltza eta elektronikoaren zaleak garenontzat zorioneko titulua da hau, nahiz eta -ia beti gertatzen den bezala- atzeratu samar gabiltzan kontu hauetan. Nahasketei dagokienez, originalak gehiegi eraldatu gabe emaitza goxoa lortu dute, baina ausardia botatzen diogu faltan. Jamaikarrak nahasketak egiten hasi zirenetik musikak garapen izugarria bizi izan du, eta Euskal Herrian abiada hartzeko garaia da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo