GARA > Idatzia > Kultura

Altsasun I. Esaera Zaharren Txapelketa antolatu dute maiatzaren 3rako

Esaera Zaharren Txapelketa antolatu dute lehen aldiz Altsasun. Txapelketa maiatzaren 3an izango da eta bi eta lau kidez osatutako taldeek jokatuko dute. Izena emateko epea apirilaren 30ean bukatuko da eta parte hartzeko altsasuneuskaraz@euskalerria.org helbidera idatzi behar da. Izena emandakoan, talde bakoitzak 50 esaeraz osatutako zerrenda jasoko du, eta esaerok ikasi beharko dituzte. Maiatzaren 3an bertsolari talde batek herriko tabernetan koplak abestuko ditu, non esaera asmatzeko hainbat zantzu emango dizkieten taldeei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo