GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Borroka da etorkizuna, aurrerantzean ere baldintza berriak sortzen jarraitzeko»

 

p014_f02.jpg

Gari MUJIKA |

«Gu gara Euskal Herria aldaketa politikoaren atarian jartzea lortu dugunak. Borrokari esker lortu da herri hau demokraziaren atarian jartzea. Arrisku asko daude, baina baita aukera asko ere. Aurrerantzean ere borrokak sortuko ditu baldintza berriak, borroka baita etorkizuna». Borrokarako eta Euskal Herriaren alde ko konpromisoak hartzeko deiarekin egin zuten bat atzo Oiartzungo Sanisteban plazan ezker abertzalearen ekitaldian parte hartu zuten lagunek.

Telesforo Monzonen heriotzaren 27. urteurrenarekin batera, urtero legez, Aritxulegiko gudarien basoan egin zu- ten hitzordua ehunka lagunek; Monzonek eskatu bezala, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokan hildako gudari bakoitzaren omenez pago bat landatzen den basoan. Aurten, sei pago berri landatu dituzte, eta dagoeneko, badira han berrehundik gora arbola. Ekitaldi xume bezain sentituaren ostean, Oiartzungo herriko plazarako bidea hartuta, ezin eguneko bigarren hitzorduari hutsik egin.

«1978-2008. 30 urte ta aurrera... independentziaren eta sozialismoaren alde» lelo- pean, herritar batasunaren sorrera gogoratzen zuen pankartapean, ehunka herritar bertaratu ziren atzo, beste behin ere, Gipuzkoako udalerri euskaldunera.

Txalapartaren soinuek egin zuten hitzordurako deia, ondoren, ohorezko aurreskua dantzatu zuten lau dantzarik ikurrinaz eta Nafarroako banderaz lepo zen plazan. Nahiz eta lehenbiziko hitzak Aritxulegiko basoko gudariei zuzendurikoak izan, segidan erraparatu zioten azken egunotan Oiartzun eta Errenterian Polizia espainolak egin dituen hamar gazteren atxiloketei.

«Eskuak odoleztatuak dituzte»

Oiartzungo alkate Aitor Etxeberriak ere gazte horientzat izan zituen lehenbiziko hitzak. «Independentziaren ametsa marrazten» duten gazte horientzat, «kale borroka» zigilupean atxiloketen benetako zioak desitxuratu nahi dituztela ohartarazi zuen.

Ezker abertzalearen izenean Miren Legorburu zinegotzi ekintzaileak hartu zuen hitza eta Euskal Herria, egun, aldaketa politikoaren atarian egotearen arrazoi nagusia borrokan datzala nabarmendu zuen: «Borroka da etorkizuna». Hala, konpromisoak hartzeko deia egin zuen, «gutxi batzuk bizia eman ez dezaten», eta ondotik «etika» eta «moral» lezioak eman nahi dituzten alderdiei kritika zorrotza egin zien. «Eskuak odoleztatuak dituzten horiek, GAL eta dispertsioa sortu zituzten horiek dira orain mozioak aurkezten dituztenak», salatu zuen gogor ekitaldia amaitu baino lehen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo