GARA > Idatzia > Pilota

Frontis

Aritz Lasa: «Enpresa jende gaztearen alde egiten ari da»

Aurrelari urretxuarrak Ibai Bengoetxearen aurka jokatuko du gaur Zaragozako final-laurdenetan

p053_f01.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Oso ohikoa izaten ez den arren, Frontiseko Zaragoza Hiria Torneoaren final-laurdenak gaur arratsaldean jokatuko dituzte Aragoiko hiri horretan kokatuta dagoen José Garcés Kirol Zentroan. Jaialdia 17.00etan hasiko da eta kanporaketak hauek dira: Bengoetxea VII.a/Aritz Lasa, Camarero II.a/Gorriti, Arretxe/Antxia eta Nagore/Urdaniz. Zazpi euskaldun eta errioxar bat nor baino nor. Partida horiek aitzakiatzat hartuta, hitz batzuk egin ditugu orain dela urtebete eskas debutatu zuen Aritz Lasa aurrelari urretxuarrarekin.

«Binaka jokatzen ibili eta gero, buruz buru jokatzeko entrenamendu gehiegirik gabe iritsi naiz lehiaketara, baina badaukat gogoa zerbait egiteko. Azken txapelketa Nafarroako Lau eta Erdikoa izan genuen eta final-laurdenetan Arretxeren kontra galduta ez nintzen batere gustura gelditu. Frontoia ere ez da egokiena, arraro samarra da, lehorra gelditzen da eta Ibai Bengoetxea hazi egiten da horrelakoetan. Halere, harritu egin ninduen final-zortzirenetan Larramendiri hain argi irabazi izanak. Gu Iruñean entrenatzen gara eta Larramendi oso-oso ondo zebilen», aitortu digu Lasak.

Orokorrean hartuta, denboraldi bikaina osatzen ari da urretxuarra, eta Frontisen rankingean bigarren dago 138 punturekin Ander Antxiaren atzetik. «Txapelketa guztietan aurrean ibili naiz eta buruz buruko lehiaketetan puntu gehiago ematen dituztenez eta Logroñon finalera iritsi nintzenez, nahiko aurrean nago. Binaka zertxobait gehiago egin nezakeen, baina ez naiz kexatzen».

Aurrera, bai bera eta bai enpresa

Azken asteetan Frontisek bizpahiru pilotari berri fitxatu dituela jakin dugu, Beñat Mitxelena -Arantzakoa, 21 urte- edota Iker Huarte -lazkaotarra, 24 urte-, esaterako. «Jende berria eta gaztea. Apustu hori egiten ari da enpresa. Aspen edo Asegarcen lekurik ez duten pilotariak badaude, Iñaki Esain adibidez, eta uste nuen agian horietakoren bat lotuko zutela, enpresari izena emateko, baina enpresak nahiago du pilotari gazteen alde egin eta ongi iruditzen zait, sartzen direnak gogo handiz sartuko direlako», azaldu digu.

Koadroan pilotari euskaldun mordoa izan arren, azkenaldian Frontis gure mugetatik kanpora ari da oihartzun handiagoa lortzen. «Kanpora joan beharrak pereza pixka bat ematen du, nahiago genuke denok etxetik gertuago jokatu, baina hori da dagoena. Enpresarentzat gauzak ongi doaz Logroñon eta akordio bat lortu zuten Udalarekin 25-30 bat jaialdi antolatzeko. Las Gaunasen, nahiz eta frontoi handia izan, jendea mugitzen da, baina Varea, La Estrella eta horietan ez hainbeste. Zaragozan ere ez da jende gehiegi ibili. Baina Asperi edo Asegarceri ere asko kostatzen zaie jaialdietara jendea eramatea. Ez da erraza».

Onartu digunez, berak ere bere jokoan aurrerapausoak eman ditu. «Maiatzaren 4an beteko dut urte bat profesionaletan eta balantzea ona da. Aita partida guztietara nirekin etortzen da eta esaten dit hobekuntza nabaritzen dela. Afizionatuetan beti irabazi beharraren presio hori neukan, eta zaila da beti ongi egotea. Orain, jaialdi arruntetan, lasaiago jokatzen dut lehen baino».

HOBEKUNTZA

Maiatzaren 4an beteko da urtebete debutatu zuenetik eta aldea antzematen da. «Aita ia partida guztietara etortzen da eta hobekuntza nabari dela esaten dit».

BETERANOAK

Gazte guztien artean dabil oraindik Fernando Arretxe. «46 bat urte izango ditu, baina ez du ematen, berdin-berdin segitzen du entrenatzen. Ez dizu ezer erregalatzen eta zaila da irabaztea».

Goñi reaparece el 3 de mayo en Legazpi

Mikel Goñi reaparecerá el próximo 3 de mayo en el frontón de Legazpi. Según adelantó ETB en la tarde-noche de ayer, el delantero de Oronoz volverá a los festivales de Aspe dentro de dos semanas y no este lunes en el Beotibar de Tolosa como se había apuntado en diversos medios. Al parecer -la promotora eibarresa no ha dado a conocer la noticia oficialmente-, se ha tenido que posponer la reaparición porque Goñi tiene la derecha muy justa.

Por otro lado, Iruñea, Eibar y Donostia serán los escenarios de los cuartos de final del campeonato manomanista. La página web de Asegarce adelantó ayer que el partido entre Eugi y Asier Olaizola se jugará el sábado 3 de mayo en el Labrit de Iruñea, mientras que el choque entre Olaizola II y Bengoetxea VI se disputará el domingo 4 de mayo en Eibar.

Los otros dos partidos de cuartos llegarán una semana más tarde. El sábado 10 de mayo en el Atano III de Donostia se enfrentarán Sebastien Gonzalez e Irujo, mientras que el domingo 11 de mayo en el Astelena de Eibar Barriola jugará contra Patxi Ruiz.

A.A.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo