GARA > Idatzia > Kultura

Letren eta Lengoaien Festa, Literaktum, hilaren 12 eta 17 artean egingo da Donostian

I.A.. | DONOSTIA

Aurtengoa laugarren edizioa izango du Literaktum jaialdiak Donostian. Atzo aurkeztu zuen aurtengo egitaraua, prentsaurrekoan, Ramon Etxezarreta Kultura ordezkariak, eta hitzorduaz honakoa gogorarazi zuen: «Helburu nagusia gertaera literarioaren prozesu guztietan partaidetza eta sormenaren inguruan ahalik eta jende gehien biltzea da. Literatura gainerako forma artistikoekin harremanetan jartzea ere bilatzen du, finean jendeari literaturaren egintza bakoitza biziaraziz, beti ere ahalik eta modurik atseginenean».

Aurreko edizioetan, hainbat pertsonaia ezagunek parte hartu dute, besteren artean, Luisa Futoransky, Pablo Malo, Jabier Muguruza, Ainhoa Arteta, Edorta Jiménez, Manuel Vicent eta Henning Mankell; aurten ere ez da aurpegi ezagunik faltako hilaren 12tik 17ra egingo den jaialdian.

Bada, Literaktum 08 maiatzaren 12an Liburutegi Nagusian egingo den mahai-inguru batekin abiatuko da. An- gel Erro (Iruñea, 1978) eta Ixiar Rozas (Lasarte, 1972) idazleak «Euskal Literatura: Beste joerak» gaiaren bueltan arituko dira bertan (19.30).

Hilaren 13an, Okendo kultur etxeak «Encuentro con... Espido Freire» izeneko hitzordua hartuko du. 19.30ean hasita, María Pilar Rodríguez ariko da aurkezle lanetan.

Fernando Iwasaki (Lima, 1961) idazleak «Mikrofikzio Lantegia» gidatuko du, Liburutegi Nagusian, 19.00etan, maiatzaren 14an. Eta hurrengo egunean, Mauro Entrialgo (Gasteiz, 1965) eta Juan Manuel Díaz de Guereñu (Maturana, 1956) eztabaidan arituko dira Ernest Lluch-en. Zita 19.30ean egingo da, «Komikia eta kritika soziala» abiapuntu hartuta.

Amir Valle, Juan Gutiérrez...

«Historia ahoz-aho» izango da, bestalde, Amir Vallek (Kuba, 1967) eta Juan Gutiérrezek (Madril, 1932) mahai-inguruan aritzeko baliatuko duten gaia, hilaren 16ean, Tomasene kultur etxean (19.30).

Benartegi baserrian, aldiz, «Poesia Urumea bazterrean» errezitaldia egingo da 17an, 18.00etan. Zehra Cirac (Estambul, 1961), Xenia Dyakonova (San Petersburgo, 1985) eta Angel Erro izango dira protagonistak, Eli Tolaretxipiren agindupean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo