GARA > Idatzia > Euskal Herria

NUPeko ikasleek Euskal Jaia ospatuko dute maiatzaren 9an

Nafarroako Unibertsitate Publikoak jarritako «trabak gaindituz», azkenean, ikasleek Euskal Jaia aurrera eraman ahal izango dute. Ekimena maiatzaren 9an egingo da Donibane auzoko Trinitarios lautadan eta, bertan, urtero bezala «Euskal Unibertsitate nazionalaren aldeko aldarria» zabalduko dute. Goiz partetik gauera arte mota askotako ekitaldiak izango dira: jolasak, bazkaria eta kontzertuak, besteak beste.

p027_f02_100x110.jpg

Asier VELEZ DE MENDIZABAL |

Nafarroako Unibertsitate Publikoko udaberriko Euskal Jaia ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 9an, hau da, hurrengo os- tiralean. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko jaia duela 16 urte hasi ziren egiten, eta antolatzaileek nabarmendu zutenez, «trabak gaindituz, zailtasunak zailtsasun urtero antolatu izan da festa hau».

Orain arte, unibertsitatetik hurbil edo Plan Sur izenez ezagutzen den lautadan kokatu izan dute jaia, baina aurten, hainbat arazo direla-eta, azke- nean ekimena Donibane auzoan dagoen Trinitarios lautadan egingo dute.

«Euskal Jaia prestatzeko la- nean hasi ginenean, hainbat eragozpen topatu genituen, eta unibertsitateak berak laguntza eskaini baino, jai euskaltzale hau burutzeko trabak besterik ez zizkigun jarri», salatu zuen aurkezpenean Iker Bakaikoa gazteak, ekimen honen antolatzaileetako batek.

Era berean, Bakaikoak argi utzi nahi izan zuen festa horren bidez «unibertsitate eredu espainola salatzeko eta aldatzeko nahia» ere aldarrikatu nahi dutela; hein horretan, Euskal Unibertsitate nazionalaren aldeko apustua egin dute.

«Duela 20 urte sortu zenetik, NUPek Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideak ukatzen jardun du, urteroko borrokei eta eskaerei muzin eginez. Horregatik, argi dugu alternatiba bakarra Euskal Uniber- tsitatea dela, euskara ardatz izango duen unibertsitatea, alegia», adierazi zuen ekimenaren antolatzaileak.

Ekitaldi anitz

Hala, aurtengo jaialdirako ekitaldi, joko eta kontzertu anitz antolatu dituzte, egun osoko egitarauan. Festa 10:00etan hasiko da hamaiketakoarekin eta, ordu erdi geroago, mus txapelketa, graffitiak, malabarak eta kapoeira erakustaldia aurreikusten da.

Horren ostean, 11:30ean, jinkana izanen da, eta ordu eta erdi geroago dantzaldia. Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria izango da -txartelak 10 euroren truke salgai daude NUPen, eta Alboka, Ezpala eta Toki Eder tabernetan-. Bazkalostean herri olinpiadak jokatuko dituzte.

Eguna amaitzeko, 18:00etatik aurrera Afu+Raperos de Emaus, Skatu eta Garraxi musika tal- deek kontzertuak eskainiko dituzte.

Amaitzeko, jaialdiaren antolatzaileetako beste batek, Haizea Gineak, gogorarazi nahi izan zuen festa hori «Euskal Unibertsitatearen gizarteratzea gauzatzeko hitzordu paregabea» dela, eta horregatik, «inongo dudarik gabe giro ezin hobea izango duen festan» parte hartzeko gonbidapena egiten diete NUPeko ikasleei bai eta Euskal Herriko gazte guztiei ere.

16 urte lanean

NUPeko ikasleek 16 urte daramatzate euskararen eta euskal kulturaren aldeko festa hori antolatzen. Lehenengo aldiz 1992. urtean egin zuten «Euskal Adarrak» izenarekin eta, horrezkero, aldarrikapen jaia urtero egin dute gaurdaino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo