GARA > Idatzia > Mundua

Correa Sarkozyrekin bilduko da hilaren 13an Betancourten askapenaz hitz egiteko

p028_f01_148x084.jpg

GARA |

Ekuadorreko presidente Rafael Correa Nicolas Sarkozyrekin bilduko da hilaren 13an Ingrid Betancourten eta egoera berean dauden beste hainbat lagunen balizko askapenari buruz jarduteko. Pasa den astean, Bernard Kouchner Atzerri ministro frantsesarekin bildu zen gai bera aztertzeko. «Frantziak Ekuadorren laguntza izango du, baldintzarik gabe, bahituen askapena lortzeko bidean egiten duen edozein giza ekintza aurrera eramateko», adierazi zuen. Beharrezkoa izatekotan, entregak Ekuadorren egitea baimentzeko prest dagoela nabarmendu zuen.

Duela hilabete, Kolonbiarekin izan zuen krisia eta FARCen baseari eginiko erasoari buruz Ekuadorrek duen jarrera azaltzeko Europan zehar bira egingo zuela iragarri zuen. Oraindik datarik eman ez duten arren, baliteke Belgikara eta Estatu frantsesera nahiz espainolera joatea.

Bestalde, sei militar kolonbiar hil ziren atzo Venezuelarekin muga egiten duen Tibú herrian. FARCeko buruzagi Iván Márquezen atzetik zebiltzan, mina eremu batean sartu, eta eztanda egin zutenean. Azaroan, Márquez Hugo Chávezekin bildu zen Kolonbiarekin giza akordioa adostea lortzeko nahian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo