GARA > Idatzia > Euskal Herria

Sei sindikatuk «Euskaraz Bai» adierazpenarekin bat egitea erabaki dute

Euskal Herriko sei sindikatuk (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru) Kontseiluak bultzatutako «Euskaraz bai» adierazpenarekiko atxikimendua adierazi eta euskara sustatzeko konpromisoa berretsi dute.

p023_f01_100x110.jpg

GARA |

Kontseiluak euskara sustatzeko eta babesteko egindako «Euskaraz bai» adierazpena Euskal Herriko hainbat eragile, elkarte eta talderen atxikimenduak lortzen ari da. Hala, atzo Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek ekimenarekin bat egin eta hura betetzeko konpromisoa hartu zuten.

Sei sindikatu horietako eledunek hitza hartu eta euskararen berreskuratze prozesua azkartzea «ezinbestekotzat» jo zuten, eta zentzu horretan «hizkuntzaren ezagutza eta erabilera esparru eta eremu berrietan zabaltzen jarraitzea oso garrantzi- tsua» dela nabarmendu nahi izan zuten.

«Euskara lehentasunezko hizkuntza izatea lortu behar du-gu», agertu zuten, beren ustez «horrela ziurtatu baitaiteke euskaldunek eta biztanle guztiek hizkuntza eskubideak bermatuta izatea».

Alde horretatik, hori lortzeko lan politiko-instituzionala eta gizartearen beraren jarduna «bideratu» behar direla gaineratu zuten. Sindikatu horien aburuz, erakundeek, eragile politiko eta ekonomikoek eta euskalgintzak «norabide berean lan egitea ezinbestekoa» da.

Kontseiluak abian jarri duen atxikimendu kanpaina honen barruan, aurretik egindako bi agerraldietan erakundearen sortzaileak eta euskal kirolariak izan ziren protagonista; bide horri jarraituz, hurrengo agerraldi batean euskal kulturako hainbat ordezkariren atxikimendua jasoko dute.

Horrez gain, datorren abenduaren 13an Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en (BEC) ekitaldia izango dela gogorazi zuten atzoko agerraldian Kontseiluko ordezkariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo